Larunbata, otsailak 15

10:30

Joko eszenikoa eta inprobisazioa

Eltzia, Oñati | Ikastaroak

Irazan antzerki guneak antolatu duen ikastaroa da, Patricia Urrutiaren eskutik. Hamasei urtetik gorakoei zuzenduta dago. Goiz eta arratsalde izango da: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00. Plazak mugatuak dira eta izena eman behar da: irazan.eskola@gmail.com

Joko eszenikoa eta inprobisazioa Eltzia

Irazan antzerki guneak antolatu duen ikastaroa da, Patricia Urrutiaren eskutik. Hamasei urtetik gorakoei zuzenduta dago. Goiz eta arratsalde izango da: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00. Plazak mugatuak dira eta izena eman behar da: irazan.eskola@gmail.com

11:00

Euskal Errepublikaren Eguna

Foruen plaza, Oñati | Azoka

Hainbat arlotan burujabetza lantzen ari diren elkarteekin azoka egingo dute herriko plazan. Besteak beste, Goiener, Izarkom, Koop57 eta Ortuzabal proiektuak ezagutzeko aukera egongo da.

Euskal Errepublikaren Eguna Foruen plaza

Hainbat arlotan burujabetza lantzen ari diren elkarteekin azoka egingo dute herriko plazan. Besteak beste, Goiener, Izarkom, Koop57 eta Ortuzabal proiektuak ezagutzeko aukera egongo da.

12:00

Aratusteetako entseguna

Eltzia, Oñati | Dantza

Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK:  2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko.

Aratusteetako entseguna Eltzia

Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK:  2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko.

17:00

'Lur eta Amets' filma, gaztetxoendako

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Lur eta Amets' animaziozko filma, gaztetxoendako (Euskal Herria, 2019). Zuzendariak: Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce. Sarrera da lau euro

'Lur eta Amets' filma, gaztetxoendako Zinema aretoa

'Lur eta Amets' animaziozko filma, gaztetxoendako (Euskal Herria, 2019). Zuzendariak: Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce. Sarrera da lau euro

19:00

'Ene ba' antzerkia

Seminarixoa, Bergara | Antzerkia

Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatzeko, arrebaren eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikotea, geroago iritsiko da afarira. Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia barregarri honen protagonistak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Emanaldia 19:00etan hasiko da Seminarixoan eta sarrera zortzi euro izango dira.

'Ene ba' antzerkia Seminarixoa

19:30

Zientzia zikloa: 'Jakinduriek mundue erreko dau!'

Zaldibar antzokian, Eskoriatza | Ikuskizunak

Zientziaren Zikloaren barruan, otsailaren 15ean, ikuskizun berritzailea/bitxia izango da. Itxuraz elkarren oso urruti dauden bi diziplinek, zientziak eta bertsolaritzak, lotura aurkituko dute ziklo honetanohiko mugak gainditu eta jendartera iristeko, Jakinduriak mundue erreko dau! saioaren bitartez. Bost urtekoibilbidea egin ondoren Bizkaia eta Gipuzkoatik zehar, lehen aldiz helduko da saioa Eskoriatzara. Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Andoni EgañaZientzilariak: Iker Badiola ( Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko ikertzailea eta irakaslea). Eider Bilbao,(Plentziako Itsas Estazioko ikertzailea) eta Onintze Salazar ( Euskalmeteko meteorologoa)Aurkezlea: Kike Amonarriz Eguna: otsailak 15, zapatua. Ordua: 19:30 Lekua: Zaldibar antzokia. Hizkuntza: euskara. Sarrera bost euro. Sarrerak aldez aurretik kiroldegian salgai.

Zientzia zikloa: 'Jakinduriek mundue erreko dau!' Zaldibar antzokian

Zientziaren Zikloaren barruan, otsailaren 15ean, ikuskizun berritzailea/bitxia izango da.

Itxuraz elkarren oso urruti dauden bi diziplinek, zientziak eta bertsolaritzak, lotura aurkituko dute ziklo honetan
ohiko mugak gainditu eta jendartera iristeko, Jakinduriak mundue erreko dau! saioaren bitartez. Bost urteko
ibilbidea egin ondoren Bizkaia eta Gipuzkoatik zehar, lehen aldiz helduko da saioa Eskoriatzara.

Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Andoni Egaña
Zientzilariak: Iker Badiola ( Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko ikertzailea eta irakaslea). Eider Bilbao,
(Plentziako Itsas Estazioko ikertzailea) eta Onintze Salazar ( Euskalmeteko meteorologoa)
Aurkezlea: Kike Amonarriz

  • Eguna: otsailak 15, zapatua.
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Zaldibar antzokia.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Sarrera bost euro. Sarrerak aldez aurretik kiroldegian salgai.

22:30

'1917' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'1917' filma. 2019ko Sam Mendes ingeles zuzendariaren gerra filma bat da. Sarrera da bost euro

'1917' filma Zinema aretoa

'1917' filma. 2019ko Sam Mendes ingeles zuzendariaren gerra filma bat da. Sarrera da bost euro

11:00
11:00

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak

Inkernu tabernan, Eskoriatza | Erakusketak

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak Inkernu tabernan

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa

Bergarako udaletxea, Bergara | Erakusketak

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa Bergarako udaletxea

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

18:00
20:00

Xilografia tailerra (linoleo gainean)

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.

Xilografia tailerra (linoleo gainean) Arrasateko Emakume Txokoa

Herriak

Egutegia

Urtarrila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29  

Urte osoko agenda ikusi »»