Zapatu honetan, otsailak 1, Euskal Udalekuen jaialdia ospatuko da Oñatin. Helburua, batetik, proiektuko kideak ezagutzea eta elkarlanean aurrerapausu batzuk ematea da; eta, bestetik, proiektua bera lau haizetara zabaltzea. Bestiak beste, aurten logo berria aurkeztu eta horrek zabalkundea izateko nahiko genuke. Egitaraua honakoa izango da: 10:00 Kafe tertulia 11:30 Ensobratzea 13:30 Poteo musikatua 15:00 Etxeen arteko bazkaria 19:00 Euskal karaokea 22:00 Kontzertuak: Yogurinha Borova eta Dj Bollo
Bi egingo dituzte, astebetera, hilak 30, bigarrena, eta hainbat auzotan kantuan jardungo dute gero.
Gipuzkoako eskolarteko gimnasia erritmiko txapelketa (A mailako 1. fasea) jokatuko dute Ariznoa Erritmika Taldeak antolatuta. Goizean (10:00-14.30) A mailako 1. fasea jokatuko dute, eta arratsaldez (16:30), Gipuzkoako amateur mailako 1. faseko lehiaketa.
Ikasle Abertzaleak antolatutako Debagoieneko presoen aldeko jardunaldiei bukaera emango diete Bergarako ikasle presoen egunarekin. Hona gaztetxean izango diren ekitaldiak: 11:30, Presoen lanketa heziguneetan hitzaldia. 14:30, Bazkaria. 17:00, Film emanaldia: La fuga de Segovia. 22:30, Kontzertuak (sarrera 3 euro): Rudeska, No Limits, Libertad Condicional, eta Lilith Skilith DJa.
Elkar Hezik antolatuta, Harkaitz Zubiria soziologian doktorea, filologian lizentziaduna, idazle eta unibertsitateko irakaslearen eskutik maskulinitate berrien bidean hezkuntzak duen erronkari buruzko solasaldia egingo dute Kultura Etxeko zinema aretoan. 11:30ean izango da eta herri guztiari dago irekita.
Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK: 2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko.
Oñatiko taldeak Lurralde berriak diskoa aurkeztuko du Marianito Musikatuak izeneko kontzertuan. Sarrera doan da.
'Bayala. La aventura mágica' animaziozko filma, gaztetxoendako (Alemania, 2019). Sarrera da lau euro
Herritarrek emandako bigarren eskuko arropak zein askotariko gailuak salgai. Batutako dirua Bubisher elkartearentzako izango da, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan dagoen Aiuneko Wilayako eskolarik zaharrenean neskentzako komunak egiten laguntzeko. Azokan egongo dira Oporrak Bakean kanpainaren argazki erakusketa, tea, henna eta musika saharauiarra.
Gorria dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izango da gaur, Seminarixoan, 19:00etatik aurrera. Sarrera zortzi euro izango dira. Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artististikoa da ‘Gorria’. Muin bera dute biek adierazpide, bat-batekotasuna. Ikuskizunean nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasiko da eta gerora kodeak konpartituta eraikiko dute. Kolore gorriaren sinbologia hari hartuta (bizitza/heriotza, arriskuak, debekuak, ideologia, lotsa, desira...) gatazka askotaz arituko dira ordu eta laurdeneko emanaldian, gitarra eta perkusioak lagunduta.
Mujercitas filma (Estatu Batuak, 2019, 135 min.) izango dute helduek aste bukaeran (sarrera: 4 euro).
Euskal udalekuen jaialdia egingo dute gaur eta hauxe da prestatu dutena: 19:00etan, Euskal karaokea eta 22:00etan, kontzertuak: Yogurinha Borova eta DJ Bollo
'Numen' taldeak kontzertua eskainiko du gaztetxean, 22:00etan. Sarrera 5 euro da.
'Mujercitas' filma (AEB, 2019). Zuzendaria: Greta Gerwig. Sarrera da bost euro
Bakardadearen gaineko erakusketa zabalduko dute Aroztegi aretoan eta otsailaren 2a arte egongo da. Matia Fundazioaren Matiazaleak ekimenak sortua da eta erakusgai dauden argazkiak gai horren bueltan antolatutako lehiaketara aurkeztutakoak dira. Gizartean hain zabalduta dagoen bakardadeari buruzko hausnarketa eragin gura du erakusketak. Horregatik hain zuzen, eskuragai daude bakardadearekin lotuta idazteko postalak eta postontzia Aroztegin.
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.
Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.