Maskulinitate berriei buruzko hitzaldia eskainiko dute otsailaren 1ean

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko urtarrilaren 23a

Harkaitz Zubiria (Argazkia: Elkar Hezi)

Elkar Hezik antolatuta, Harkaitz Zubiria soziologian doktorea, filologian lizentziaduna, idazle eta unibertsitateko irakaslearen eskutik maskulinitate berrien bidean hezkuntzak duen erronkari buruzko solasaldia egingo dute Kultura Etxeko zinema aretoan. 11:30ean izango da eta herri guztiari dago irekita. 

Maskulinitate berriak: biolentziarik gabeko gizarterako giltza

Ikastetxetik azaldu dutenez, gizarte eraldakuntzarako halabeharrezkoa den maskulinitate eredu erakargarri eta aldi berean osasuntsuak hezteko ikas komunitateak duen garrantziaren eta horren harira ebidentzia zientifikoetan oinarritutako ikerketen berri izango dugu. Sarrera doan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak