Gorria dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izango da gaur, Seminarixoan, 19:00etatik aurrera. Sarrera zortzi euro izango dira. Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artististikoa da ‘Gorria’. Muin bera dute biek adierazpide, bat-batekotasuna. Ikuskizunean nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasiko da eta gerora kodeak konpartituta eraikiko dute. Kolore gorriaren sinbologia hari hartuta (bizitza/heriotza, arriskuak, debekuak, ideologia, lotsa, desira...) gatazka askotaz arituko dira ordu eta laurdeneko emanaldian, gitarra eta perkusioak lagunduta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.