Otsailaren 1eko santa-eskerako lehen entsegua, eguenean

Julen Iriondo 2020ko urt. 20a, 12:03

Bi egingo dituzte, astebetera, hilak 30, bigarrena, eta hainbat auzotan kantuan jardungo dute gero.

Otsaila gerturatu ahala, urteroko usadioak berritzeko prestatzen hasteko garaia da, eta horixe da herriko lau kultur eragilek egin duten deialdiaren helburua ere. Datorren hilaren lehenean, zapatuarekin, egingo da Aramaion santa-eske herrikoia –otsailaren 5a da Santa Ageda eguna–, eta bi entsegu egingo dituzte aurretik.

Bertso Eskola, Papargorri abesbatza, Bizente Goikoetxea abesbatza eta Triki Kalejira taldea dira ekimenaren antolatzaile, eta entseguak deitu dituzte santa-eske aurreko bi eguenetarako, urtarrilaren 23 eta 30erako. 19:00etan izango dira, Sastiñan.

Egunean, bazkaria

Otsailaren 1ean, 10:00etan plazatik abiatu eta Aramaioko hainbat auzotan ibiliko dira kantuan, ohitura zaharra berrituz, eta parte-hartzaileak Iturrieta sagardotegian batuko dira 14:00etan, bazkaltzeko.

Bazkarirako izena lehen entseguan eman beharko da. Helduek 20 euro ordaindu beharko dute, eta umeek 15.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak