Larunbata, otsailak 1

10:00

Euskal Udalekuen jaialdia

Antixena gaztetxea, Oñati | Jaiak

Zapatu honetan, otsailak 1, Euskal Udalekuen jaialdia ospatuko da Oñatin. Helburua, batetik, proiektuko kideak ezagutzea eta elkarlanean aurrerapausu batzuk ematea da; eta, bestetik, proiektua bera lau haizetara zabaltzea. Bestiak beste, aurten logo berria aurkeztu eta horrek zabalkundea izateko nahiko genuke. Egitaraua honakoa izango da: 10:00 Kafe tertulia 11:30 Ensobratzea 13:30 Poteo musikatua 15:00 Etxeen arteko bazkaria 19:00 Euskal karaokea 22:00 Kontzertuak: Yogurinha Borova eta Dj Bollo

Euskal Udalekuen jaialdia Antixena gaztetxea

Zapatu honetan, otsailak 1, Euskal Udalekuen jaialdia ospatuko da Oñatin. Helburua, batetik, proiektuko kideak ezagutzea eta elkarlanean aurrerapausu batzuk ematea da; eta, bestetik, proiektua bera lau haizetara zabaltzea. Bestiak beste, aurten logo berria aurkeztu eta horrek zabalkundea izateko nahiko genuke. Egitaraua honakoa izango da:

  • 10:00 Kafe tertulia
  • 11:30 Ensobratzea
  • 13:30 Poteo musikatua
  • 15:00 Etxeen arteko bazkaria
  • 19:00 Euskal karaokea
  • 22:00 Kontzertuak: Yogurinha Borova eta Dj Bollo

10:00

Santa-eskea Aramaion

Aramaioko Bizente Goikoetxea plaza, Aramaio

Bi egingo dituzte, astebetera, hilak 30, bigarrena, eta hainbat auzotan kantuan jardungo dute gero.

Santa-eskea Aramaion Aramaioko Bizente Goikoetxea plaza

Bi egingo dituzte, astebetera, hilak 30, bigarrena, eta hainbat auzotan kantuan jardungo dute gero.

10:00

Gimnasia erritmiko txapelketa

Labegaraieta, Bergara | Kirola

Gipuzkoako eskolarteko gimnasia erritmiko txapelketa (A mailako 1. fasea) jokatuko dute Ariznoa Erritmika Taldeak antolatuta. Goizean (10:00-14.30) A mailako 1. fasea jokatuko dute, eta arratsaldez (16:30), Gipuzkoako amateur mailako 1. faseko lehiaketa.

Gimnasia erritmiko txapelketa Labegaraieta

Gipuzkoako eskolarteko gimnasia erritmiko txapelketa (A mailako 1. fasea) jokatuko dute Ariznoa Erritmika Taldeak antolatuta.

Goizean (10:00-14.30) A mailako 1. fasea jokatuko dute, eta arratsaldez (16:30), Gipuzkoako amateur mailako 1. faseko lehiaketa.

11:30

Bergarako ikasle preso eguna

Bergara | Bestelakoak

Ikasle Abertzaleak antolatutako Debagoieneko presoen aldeko jardunaldiei bukaera emango diete Bergarako ikasle presoen egunarekin. Hona gaztetxean izango diren ekitaldiak: 11:30, Presoen lanketa heziguneetan hitzaldia. 14:30, Bazkaria. 17:00, Film emanaldia: La fuga de Segovia.  22:30, Kontzertuak (sarrera 3 euro): Rudeska, No Limits, Libertad Condicional, eta Lilith Skilith DJa.

Bergarako ikasle preso eguna

Ikasle Abertzaleak antolatutako Debagoieneko presoen aldeko jardunaldiei bukaera emango diete Bergarako ikasle presoen egunarekin. Hona gaztetxean izango diren ekitaldiak:

  • 11:30, Presoen lanketa heziguneetan hitzaldia.
  • 14:30, Bazkaria.
  • 17:00, Film emanaldia: La fuga de Segovia
  • 22:30, Kontzertuak (sarrera 3 euro): Rudeska, No Limits, Libertad Condicional, eta Lilith Skilith DJa.

11:30

Maskulinitate berriak: biolentziarik gabeko gizarterako giltza

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Hitzaldiak

Elkar Hezik antolatuta, Harkaitz Zubiria soziologian doktorea, filologian lizentziaduna, idazle eta unibertsitateko irakaslearen eskutik maskulinitate berrien bidean hezkuntzak duen erronkari buruzko solasaldia egingo dute Kultura Etxeko zinema aretoan. 11:30ean izango da eta herri guztiari dago irekita. 

Maskulinitate berriak: biolentziarik gabeko gizarterako giltza Oñatiko kultura etxea

Elkar Hezik antolatuta, Harkaitz Zubiria soziologian doktorea, filologian lizentziaduna, idazle eta unibertsitateko irakaslearen eskutik maskulinitate berrien bidean hezkuntzak duen erronkari buruzko solasaldia egingo dute Kultura Etxeko zinema aretoan. 11:30ean izango da eta herri guztiari dago irekita. 

12:00

Aratusteetako entseguna

Eltzia, Oñati | Dantza

Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK:  2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko. 

Aratusteetako entseguna Eltzia

Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK:  2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko. 

13:00

Iker Martinez & Zaldi Herrenak taldearen kontzertua

Irati Topalekua, Arrasate | Musika

Oñatiko taldeak Lurralde berriak diskoa aurkeztuko du Marianito Musikatuak izeneko kontzertuan. Sarrera doan da.

Iker Martinez & Zaldi Herrenak taldearen kontzertua Irati Topalekua

Oñatiko taldeak Lurralde berriak diskoa aurkeztuko du Marianito Musikatuak izeneko kontzertuan. Sarrera doan da.

17:00

'Bayala. La aventura mágica' filma, gaztetxoendako

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Bayala. La aventura mágica' animaziozko filma, gaztetxoendako (Alemania, 2019). Sarrera da lau euro

'Bayala. La aventura mágica' filma, gaztetxoendako Zinema aretoa

'Bayala. La aventura mágica' animaziozko filma, gaztetxoendako (Alemania, 2019). Sarrera da lau euro

19:00

Bigarren eskuko azoka solidarioa

Fernando Eskoriatza plazan, Eskoriatza | Azoka

Herritarrek emandako bigarren eskuko arropak zein askotariko gailuak salgai. Batutako dirua Bubisher elkartearentzako izango da, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan dagoen Aiuneko Wilayako eskolarik zaharrenean neskentzako komunak egiten laguntzeko. Azokan egongo dira Oporrak Bakean kanpainaren argazki erakusketa, tea, henna eta musika saharauiarra.

Bigarren eskuko azoka solidarioa Fernando Eskoriatza plazan

Herritarrek emandako bigarren eskuko arropak zein askotariko gailuak salgai.

Batutako dirua Bubisher elkartearentzako izango da, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan dagoen Aiuneko Wilayako eskolarik zaharrenean neskentzako komunak egiten laguntzeko.

Azokan egongo dira Oporrak Bakean kanpainaren argazki erakusketa, tea, henna eta musika saharauiarra.

19:00

'Gorria' dantza emanaldia

Seminarixoa, Bergara | Dantza

Gorria dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izango da gaur, Seminarixoan, 19:00etatik aurrera. Sarrera zortzi euro izango dira. Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artististikoa da ‘Gorria’. Muin bera dute biek adierazpide, bat-batekotasuna. Ikuskizunean nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasiko da eta gerora kodeak konpartituta eraikiko dute. Kolore gorriaren sinbologia hari hartuta (bizitza/heriotza, arriskuak, debekuak, ideologia, lotsa, desira...) gatazka askotaz arituko dira ordu eta laurdeneko emanaldian, gitarra eta perkusioak lagunduta.

'Gorria' dantza emanaldia Seminarixoa

19:30

'Mujercitas' filma

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Zinema

Mujercitas filma (Estatu Batuak, 2019, 135 min.) izango dute helduek aste bukaeran (sarrera: 4 euro).

'Mujercitas' filma Arkupe kultura etxea

Mujercitas filma (Estatu Batuak, 2019, 135 min.) izango dute helduek aste bukaeran (sarrera: 4 euro).

22:00

Yogurinha Borova eta DJ Bollo

Antixena gaztetxea, Oñati | Ospakizunak

Euskal udalekuen jaialdia egingo dute gaur eta hauxe da prestatu dutena: 19:00etan, Euskal karaokea eta  22:00etan, kontzertuak: Yogurinha Borova eta DJ Bollo

Yogurinha Borova eta DJ Bollo Antixena gaztetxea

Euskal udalekuen jaialdia egingo dute gaur eta hauxe da prestatu dutena: 19:00etan, Euskal karaokea eta  22:00etan, kontzertuak: Yogurinha Borova eta DJ Bollo

22:00

'Numen' taldearen kontzertua

Arrasate | Musika

'Numen' taldeak kontzertua eskainiko du gaztetxean, 22:00etan. Sarrera 5 euro da.

'Numen' taldearen kontzertua

'Numen' taldeak kontzertua eskainiko du gaztetxean, 22:00etan. Sarrera 5 euro da.

22:30

'Mujercitas' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Mujercitas' filma (AEB, 2019). Zuzendaria: Greta Gerwig. Sarrera da bost euro

'Mujercitas' filma Zinema aretoa

'Mujercitas' filma (AEB, 2019). Zuzendaria: Greta Gerwig. Sarrera da bost euro

19:00
19:00

'Bakardadeari begira' erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Bakardadearen gaineko erakusketa zabalduko dute Aroztegi aretoan eta otsailaren 2a arte egongo da. Matia Fundazioaren Matiazaleak ekimenak sortua da eta erakusgai dauden argazkiak gai horren bueltan antolatutako lehiaketara aurkeztutakoak dira. Gizartean hain zabalduta dagoen bakardadeari buruzko hausnarketa eragin gura du erakusketak. Horregatik hain zuzen, eskuragai daude bakardadearekin lotuta idazteko postalak eta postontzia Aroztegin.

'Bakardadeari begira' erakusketa Aroztegi aretoa

Bakardadearen gaineko erakusketa zabalduko dute Aroztegi aretoan eta otsailaren 2a arte egongo da. Matia Fundazioaren Matiazaleak ekimenak sortua da eta erakusgai dauden argazkiak gai horren bueltan antolatutako lehiaketara aurkeztutakoak dira.

Gizartean hain zabalduta dagoen bakardadeari buruzko hausnarketa eragin gura du erakusketak. Horregatik hain zuzen, eskuragai daude bakardadearekin lotuta idazteko postalak eta postontzia Aroztegin.

11:00
11:00

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak

Inkernu tabernan, Eskoriatza | Erakusketak

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak Inkernu tabernan

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

17:30
20:30

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa Kulturate

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»