Ostirala, irailak 27



11:15
12:15

Danborrada Elkar Hezin

Elkar Hezi , Oñati | Ospakizunak

Elkar Heziko 0-12 urte bitarteko ikasle eta irakasleak ikastetxeko zelaian elkartuko dira danborrada eta txantxikuaren jaitsiera ospatzeko. Eguraldi txarra egiten badu, gimnasioan egingo dute.

Danborrada Elkar Hezin Elkar Hezi

Elkar Heziko 0-12 urte bitarteko ikasle eta irakasleak ikastetxeko zelaian elkartuko dira danborrada eta txantxikuaren jaitsiera ospatzeko. Eguraldi txarra egiten badu, gimnasioan egingo dute.


12:00

Larrialdi klimatikoa salatzeko manifestazioa

Herriko Plaza, Arrasate | Manifestazioa

Larrialdi klimatikoa agerian uzteko manifestazioa egingo da Fridays For Future Arrasate taldeak deituta.

Larrialdi klimatikoa salatzeko manifestazioa Herriko Plaza

Larrialdi klimatikoa agerian uzteko manifestazioa egingo da Fridays For Future Arrasate taldeak deituta.


17:00
18:00

Yoga ipuinak, liburutegian

Elgetako liburutegia, Elgeta | Bestelakoak

5 urtetik aurrerako neska-mutikoendako yoga ipuinak, liburutegian, Alazne Azkarateren laguntzarekin. 3-4 urte bitarteko umeak heldu batekin.

Yoga ipuinak, liburutegian Elgetako liburutegia

5 urtetik aurrerako neska-mutikoendako yoga ipuinak, liburutegian, Alazne Azkarateren laguntzarekin. 3-4 urte bitarteko umeak heldu batekin.


17:00
23:59

San Migel eta Errosario jaiak

Oñati, Oñati | Jaiak

Hauxe da gaurko egitaraua: 17:00etan, Txosnagunearen muntaia herrikoia. 18:00-21:00 BELDUR BARIK GUNEA (eraso sexistarik gabeko gunea),Unibertsitate etorbidean. 19:30ean, MAHAI-FUTBOL txapelketa. Antolatzailea: Txosna Batzordea. Jatekoa egongo da. 21:30ean, Bikoizketa Txapelketako bideo emanaldia. Antolatzailea: Txosna Batzordea. 23:00etan, SU TA GAR taldearen kontzertua, plazan.

San Migel eta Errosario jaiak Oñati

Hauxe da gaurko egitaraua:

  • 17:00etan, Txosnagunearen muntaia herrikoia.
  • 18:00-21:00 BELDUR BARIK GUNEA (eraso sexistarik gabeko gunea),
    Unibertsitate etorbidean.
  • 19:30ean, MAHAI-FUTBOL txapelketa. Antolatzailea: Txosna Batzordea. Jatekoa egongo da.
  • 21:30ean, Bikoizketa Txapelketako bideo emanaldia. Antolatzailea: Txosna Batzordea.
  • 23:00etan, SU TA GAR taldearen kontzertua, plazan.

17:30

Txokolate-jana erretiratuendako

Basotxo erretiratuen elkartea, Aretxabaleta | Bestelakoak

Basotxo erretiratuen elkarteak antolatutako Kultura Astearen barruan eta San Migel jaiak hasteko txokolate-jana izango dute elkarteko tabernan.

Txokolate-jana erretiratuendako Basotxo erretiratuen elkartea

Basotxo erretiratuen elkarteak antolatutako Kultura Astearen barruan eta San Migel jaiak hasteko txokolate-jana izango dute elkarteko tabernan.


18:00
18:45

Klima aldaketaren aurkako ekintza

Herriko kaleak, Aretxabaleta | Bestelakoak

Plastikoa buruan taldeak deituta klima aldaketaren aurkako ekintza bat egingo dute Herriko Plazan eta bertara gonbidatu dituzte herritarrak. Hona hemen egitaraua: 18:00, Plastiko bilketa herriko kaleetan 18:30, Bildutako plastikoa Herriko Plazara eraman 18:40, Eserialdia eta komunikatuaren irakurketa

Klima aldaketaren aurkako ekintza Herriko kaleak

Plastikoa buruan taldeak deituta klima aldaketaren aurkako ekintza bat egingo dute Herriko Plazan eta bertara gonbidatu dituzte herritarrak. Hona hemen egitaraua:

  • 18:00, Plastiko bilketa herriko kaleetan
  • 18:30, Bildutako plastikoa Herriko Plazara eraman
  • 18:40, Eserialdia eta komunikatuaren irakurketa

18:30

Jardunaldi feministen berri emateko aurkezpena

Udaletxe zaharra, Aretxabaleta | Deia

Azaroaren 1ean, 2an eta 3an Salda badago! leloarekin Durangon egingo dituzten Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen berri emango dute gaur, egubakoitza, udaletxe zaharrean (18:30). Herriko emakume guztiak gonbidatu dituzte aurkezpen horretara eta norberaren katilua eroateko eskatu dute topa egiteko elkarrekin.

Jardunaldi feministen berri emateko aurkezpena Udaletxe zaharra

Azaroaren 1ean, 2an eta 3an Salda badago! leloarekin Durangon egingo dituzten Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen berri emango dute gaur, egubakoitza, udaletxe zaharrean (18:30). Herriko emakume guztiak gonbidatu dituzte aurkezpen horretara eta norberaren katilua eroateko eskatu dute topa egiteko elkarrekin.


18:30

Gudari Eguneko manifestazioa

Herriko kaleak, Arrasate | Manifestazioa

Gudari Eguna dela eta manifestazioa egingo dute.

Gudari Eguneko manifestazioa Herriko kaleak

Gudari Eguna dela eta manifestazioa egingo dute.


19:00
22:00

Garagartzako San Migelak

Garagartza, Arrasate | Jaiak

Gaurko egitaraua: 19:00 Jaien hasiera, ikurriña ipini eta etxafleruak jaurti 19:30 Buskantza festa 22:00 Kontzertuak: Kañeria 13, Txarrikumeak, Repelencia 02:00 Berakatz zopa

Garagartzako San Migelak Garagartza

Gaurko egitaraua:

  • 19:00 Jaien hasiera, ikurriña ipini eta etxafleruak jaurti
  • 19:30 Buskantza festa
  • 22:00 Kontzertuak: Kañeria 13, Txarrikumeak, Repelencia
  • 02:00 Berakatz zopa

19:00

Denboraldi berriko taldeak aurkezteko jaia egingo du AKEk

Antzuola | Jaiak

Gaur, arratsaldeko zazpietan hasita, Herriko Plaza gorriz jantziko da AKEren denboraldi berriko taldeen eskutik.

Denboraldi berriko taldeak aurkezteko jaia egingo du AKEk

Gaur, arratsaldeko zazpietan hasita, Herriko Plaza gorriz jantziko da AKEren denboraldi berriko taldeen eskutik.


19:00
23:00

Angiozarko San Migel jaiak: Hasiera

Angiozar, Bergara | Jaiak

Egubakoitzeko egitaraua: 19:00, Antzezlan musikala. 19:00, Mutrikuko pintura eskolakoen erakusketa saloian. 19:30, Jaien hasiera: Etxaflero eta kanpai-jotze artean San Migelen jaitsiera. 20:00, Patata tortilla lehiaketa: (21:15etarako bukatu beharko dira tortillak).Patata, olioa, arraultzak, piperra, eta kipula bakarrik erabili ahal izango dira . Patata tortilla lehiaketa dagoen artean, txistorra pintxoak, bokatak eta sagardoa egongo dira plazan. 23:00 Rock gaua: No Limits, Istilu eta Gordon Calling taldeak. Ondoren DJ TXULOS Pagomendi elkarte inguruan. 01:00 Gaztxoentzako kantzontzillo, kulero eta tanga lasterketa. Goizaldera, zapi jokoa.

Angiozarko San Migel jaiak: Hasiera Angiozar

Egubakoitzeko egitaraua:

  • 19:00, Antzezlan musikala.
  • 19:00, Mutrikuko pintura eskolakoen erakusketa saloian.
  • 19:30, Jaien hasiera: Etxaflero eta kanpai-jotze artean San Migelen jaitsiera.
  • 20:00, Patata tortilla lehiaketa: (21:15etarako bukatu beharko dira tortillak).
    Patata, olioa, arraultzak, piperra, eta kipula bakarrik erabili ahal izango dira .
  • Patata tortilla lehiaketa dagoen artean, txistorra pintxoak, bokatak eta sagardoa egongo dira plazan.
  • 23:00 Rock gaua: No Limits, Istilu eta Gordon Calling taldeak.
  • Ondoren DJ TXULOS Pagomendi elkarte inguruan.
  • 01:00 Gaztxoentzako kantzontzillo, kulero eta tanga lasterketa.
  • Goizaldera, zapi jokoa.

19:00
22:00

San Migel jaiak

Herriko kaleak, Aretxabaleta | Jaiak

Egubakoitzeko egitaraua: 19:00, BERGARAKO ERRALDOI ETA KILIKIEN KONPARTSA, ETA ARETXABALETAKO ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, Bergarako eta Aretxabaletako gaiteroekin batera. 21:00, KANTU AFARIA: Sei Pistols & Trabuko bat taldearekin. Eguraldiaren arabera, Herriko Plazan edo Iturrigorri frontoian egingo da. Izen ematea: Kuadrillaka, Arkupen, irailaren 19tik aurrera. Plaza mugatuak (500 pertsona). Eguraldi ona badago, egunean bertan beste 100 tiket gehiago salduko dira. Euro bat pertsonako. 22:00, Nerabeentzako disko festa, OIHAN VEGA DJaren eskutik, komentuko zelaian. Eguraldi txarra egiten badu, kapillan izango da.12 urtetik gorako nerabeei zuzenduta dago. Disko festan ezingo da alkoholdun edaririk sartu.

San Migel jaiak Herriko kaleak

Egubakoitzeko egitaraua:

  • 19:00, BERGARAKO ERRALDOI ETA KILIKIEN KONPARTSA, ETA ARETXABALETAKO ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, Bergarako eta Aretxabaletako gaiteroekin batera.
  • 21:00, KANTU AFARIA: Sei Pistols & Trabuko bat taldearekin. Eguraldiaren arabera, Herriko Plazan edo Iturrigorri frontoian egingo da. Izen ematea: Kuadrillaka, Arkupen, irailaren 19tik aurrera. Plaza mugatuak (500 pertsona). Eguraldi ona badago, egunean bertan beste 100 tiket gehiago salduko dira. Euro bat pertsonako.
  • 22:00, Nerabeentzako disko festa, OIHAN VEGA DJaren eskutik, komentuko zelaian. Eguraldi txarra egiten badu, kapillan izango da.12 urtetik gorako nerabeei zuzenduta dago. Disko festan ezingo da alkoholdun edaririk sartu.

19:15
21:00

'Baile en el sindicato' pelikula

Elgetako udaletxea, Elgeta | Ikus-entzunezkoak

Elgeta, erresistentziaren memoria jardunaldien barruan Baile en el sindicato aurkeztuko du Sergio Balchada Satxa gidoilariak. 1936tik 1937ko negua da pelikulan eta Arabako Maroño herriko Rosaritok harreman estua egingo du Alicia miliziano anarkistarekin. Pelikulak 100 minutu irauten ditu, eta ondoren galdera-erantzunen txanda izango da.

'Baile en el sindicato' pelikula Elgetako udaletxea

Elgeta, erresistentziaren memoria jardunaldien barruan Baile en el sindicato aurkeztuko du Sergio Balchada Satxa gidoilariak. 1936tik 1937ko negua da pelikulan eta Arabako Maroño herriko Rosaritok harreman estua egingo du Alicia miliziano anarkistarekin. Pelikulak 100 minutu irauten ditu, eta ondoren galdera-erantzunen txanda izango da.


19:30

Sastiñako Musika Festibala: Charlie Cosh & Mikel Gaztañaga

Aramaioko Sastiña, Aramaio | Musika

Woodstock-eko jaialdiaren 50. urtemuga izanda, hango eta 1969ko musikan oinarritutako saioa egingo dute, 19:30ean hasita. Cosh abeslariak Irlandako eta Kaliforniako jatorria du, eta Akelarrerekin ibilitakoa da, adibidez. Gaztañaga, berriz, piano jolea da, Kepa Junkerarekin aritua. Gitarra eta ahoko soinua ere badarabiltzate.

Sastiñako Musika Festibala: Charlie Cosh & Mikel Gaztañaga Aramaioko Sastiña

Woodstock-eko jaialdiaren 50. urtemuga izanda, hango eta 1969ko musikan oinarritutako saioa egingo dute, 19:30ean hasita. Cosh abeslariak Irlandako eta Kaliforniako jatorria du, eta Akelarrerekin ibilitakoa da, adibidez. Gaztañaga, berriz, piano jolea da, Kepa Junkerarekin aritua. Gitarra eta ahoko soinua ere badarabiltzate.


20:00
22:00

Agur Etxebeste! filma

Amaia antzokia, Arrasate | Ikus-entzunezkoak

Agur Etxebeste! Asier Altunak eta Telmo Esnalek elkarrekin zuzendutako film berria Arrasateko Amaia Antzokian eskainiko da.

Agur Etxebeste! filma Amaia antzokia

Agur Etxebeste! Asier Altunak eta Telmo Esnalek elkarrekin zuzendutako film berria Arrasateko Amaia Antzokian eskainiko da.


21:30
22:30

Dantza latinoak ikasteko ate irekiak

Joseba Iñurrategi pilotalekuan, Eskoriatza | Ikastaroak

Egubakoitz honetan, irailaren 27an, dantza latinoak ezagutzeko ate irekiko dantzaldia antolatu da, hain zuzen ere batxata modernoa, saltsa eta txa-txa-txa dantzatzeko aukera izango da. Ate irekiko saioa doakoa izango da, eta horren ostean, ikastaroan parte hartu nahi duenak dantza horiek ikasteko aukera izango du. Urrian hasiko den ikastaroa  frontoian izango da, ostiraletan, 21:30ean eta AGL dantza taldeko Angel Oiarzabal izango da irakaslea. Prezioa 30 euro hileko izango da, eta plaza mugatuak izango dira.Bai ate irekiko saioan bai ikastaroan parte hartzeko kultur etxean eman behar da izena.

Dantza latinoak ikasteko ate irekiak Joseba Iñurrategi pilotalekuan

Egubakoitz honetan, irailaren 27an, dantza latinoak ezagutzeko ate irekiko dantzaldia antolatu da, hain zuzen ere batxata modernoa, saltsa eta txa-txa-txa dantzatzeko aukera izango da. Ate irekiko saioa doakoa izango da, eta horren ostean, ikastaroan parte hartu nahi duenak dantza horiek ikasteko aukera izango du.

Urrian hasiko den ikastaroa  frontoian izango da, ostiraletan, 21:30ean eta AGL dantza taldeko Angel Oiarzabal izango da irakaslea. Prezioa 30 euro hileko izango da, eta plaza mugatuak izango dira.
Bai ate irekiko saioan bai ikastaroan parte hartzeko kultur etxean eman behar da izena.


22:00

Agur Etxebeste! filma

Seminarixoa, Bergara | Zinema

5 euro.

Agur Etxebeste! filma Seminarixoa

5 euro.


16:34

Euskara ikasteko ikastaroa atzerritarrentzat

Irizar jauregian., Bergara | Ikastaroak

Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa dutenei "eskaintza berezi bat" egin zaie Haberen Aisa ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du udal euskaltegiak, Haberekin eta Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da irailaren 27a baino lehen, Irizar jauregian dagoen udal euskaltegira joanda edo telefonoz deituta: 943 76 44 53.

Euskara ikasteko ikastaroa atzerritarrentzat Irizar jauregian.

Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa dutenei "eskaintza berezi bat" egin zaie Haberen Aisa ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du udal euskaltegiak, Haberekin eta Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da irailaren 27a baino lehen, Irizar jauregian dagoen udal euskaltegira joanda edo telefonoz deituta: 943 76 44 53.


16:58

Pilota txapelketa, izen-ematea

Elgetako udaletxea, Elgeta | Kirola

Urteroko txapelketa antolatzeko zabalik da izen-ematea udaletxean. Azken eguna: urriak 4. Hiru kategoria izango dira.

Pilota txapelketa, izen-ematea Elgetako udaletxea

Urteroko txapelketa antolatzeko zabalik da izen-ematea udaletxean. Azken eguna: urriak 4. Hiru kategoria izango dira.


17:02

Elgetan berbetan, izen-ematea

Elgetako liburutegia, Elgeta | Izenematea

Mintapraktika taldeak osatzeko izen-ematea zabalik da liburutegian urriaren 4ra arte. Online ere bete daiteke inprimakia hemen.

Elgetan berbetan, izen-ematea Elgetako liburutegia

Mintapraktika taldeak osatzeko izen-ematea zabalik da liburutegian urriaren 4ra arte. Online ere bete daiteke inprimakia hemen.


19:00

Itzuli Barik erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.

Itzuli Barik erakusketa Kulturate

Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.


19:00

Angiozarko San Migel jaiak

Angiozarren., Bergara | Jaiak

Egubakoitzetik domekara bitartean ospatuko dituzte San Migel jaiak Angiozarren. Ohiko ekitaldiez gain, aurten rock kontzertuek hartuko dute protagonismo berezia.

Angiozarko San Migel jaiak Angiozarren.

Egubakoitzetik domekara bitartean ospatuko dituzte San Migel jaiak Angiozarren. Ohiko ekitaldiez gain, aurten rock kontzertuek hartuko dute protagonismo berezia.

Herriak

Egutegia

Abuztua
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Iraila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Urte osoko agenda ikusi »»