Denboraldi berriko taldeak aurkezteko jaia egingo du AKEk

Maider Arregi 2019ko ira. 27a, 07:00

Gaur, arratsaldeko zazpietan hasita, Herriko Plaza gorriz jantziko da AKEren denboraldi berriko taldeen eskutik.

Festa giroan amaitu ohi du AKEk urtero-urtero kirol denboraldia. Aurten, baina, beste buelta bat eman, eta hasiera ere ospatzeko erabakia hartu du klub gorriak. Hala, gaur, egubakoitza, herriko bazterrak gorriz jantziko dira festa giroan murgiltzeko. Denboraldi berria aurkezteko eta herritarrei kirola gerturatzeko asmoz, lehenengoz festa bat antolatu dugu", azaldu du AKEko presidente Ibon Gezalagak.

"Egia da AKE Egunarekin denboraldiari bukaera ematen diogula; aurten, pentsatu dugu hasiera ere ematea, eta, esan moduan, herrira zabaltzea. Hala, talde guztiak banan-banan aurkeztuko ditugu Herriko Plazan eta pintxo batzuk ere banatuko ditugu. Eztalara igotzen ez denak aukera izango du egiten duguna ikusteko".

Kategoria guztiak

AKEren egoera osasuntsua da eta kategoria guztietan osatu dute taldea. Infantiletan, gainera, bi talde dituzte eta horietako bat mistoa da. Horrez gain, futbol eskolan 80 neska-mutikok parte hartuko du aurten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak