Izan ere, egubakoitzerako rock gaua prestatu du jai batzordeak: No Limits, Istilu eta Gordon Calling taldeek joko dute eta ondoren DJ Txulos-en saioa egongo da. Urteroko San Migelen jaitsierak, patata-tortila lehiaketak eta herri bazkariak, besteak beste, ez dute hutsik egingo.