Egubakoitz honetan, irailaren 27an, dantza latinoak ezagutzeko ate irekiko dantzaldia antolatu da, hain zuzen ere batxata modernoa, saltsa eta txa-txa-txa dantzatzeko aukera izango da. Ate irekiko saioa doakoa izango da, eta horren ostean, ikastaroan parte hartu nahi duenak dantza horiek ikasteko aukera izango du.
Urrian hasiko den ikastaroa frontoian izango da, ostiraletan, 21:30ean eta AGL dantza taldeko Angel Oiarzabal izango da irakaslea. Prezioa 30 euro hileko izango da, eta plaza mugatuak izango dira.
Bai ate irekiko saioan bai ikastaroan parte hartzeko kultur etxean eman behar da izena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.