Ostirala, apirilak 13



17:00

'Ongi etorri, lagun!' antzezlana

Aramaioko Kultura etxea, Aramaio | Antzerkia

Eta ondoren Txirritolaren ipuin lehiaketako sari banaketa.

'Ongi etorri, lagun!' antzezlana Aramaioko Kultura etxea

Eta ondoren Txirritolaren ipuin lehiaketako sari banaketa.


17:30

Ipuin kontaketa berezia

Elgetako liburutegia, Elgeta | Umeak

Haur Liburuaren Eguna gogora ekartzeko ipuin kontaketa saio berezia udal liburutegian. Saio bakarra izango da eta 17:30ean hasiko da. Euskaraz.

Ipuin kontaketa berezia Elgetako liburutegia

Haur Liburuaren Eguna gogora ekartzeko ipuin kontaketa saio berezia udal liburutegian. Saio bakarra izango da eta 17:30ean hasiko da. Euskaraz.


19:00

Sabin Ormazabal presoaren lagunekin solasaldia

Antixena gaztetxea, Oñati | Hitzaldiak

Soraluzeko Sabin Ormazabal euskal presoaren lagunekin eta familiakoekin solasaldia. Sabin Ormazabal 2015ean atxilotu zuten Frantzian, eta egun hango espetxe batean dago zigorra betetzen.

Sabin Ormazabal presoaren lagunekin solasaldia Antixena gaztetxea

Soraluzeko Sabin Ormazabal euskal presoaren lagunekin eta familiakoekin solasaldia.

Sabin Ormazabal 2015ean atxilotu zuten Frantzian, eta egun hango espetxe batean dago zigorra betetzen.



19:00

Gure Esku Dagoren aurkezpena

Aramaioko Sastiña, Aramaio

Aurtengo ekintza, giza katea, aurkeztuko dute.

Gure Esku Dagoren aurkezpena Aramaioko Sastiña

Aurtengo ekintza, giza katea, aurkeztuko dute.


19:00

Hitzaldi-Ikus-entzunezkoa: Tandem bizikletan Estatu Batuak zeharkatuz

Kultura etxean, Eskoriatza | Hitzaldiak

Iñaki Pagola eta Garbiñe Izagirrek Estatu Batuetan, kostarik kostara, Tandemean egin duten bidaiaren berri emango dute. Portlanden hasi eta Oregon Idaho, Montana, Wyoming, Colorado, Kansas, Missouri, illinois, Indiana, Ohio, West Virginia, Pensilvania eta Maryland igaro ondoren, Washington DCn amaitu. Tandemarekin bidaia luzeak egiteko beharrezko gomendioak emango dituzte: bidaiaren prestakuntza, egunerokoa, distantzia, lo egiteko aukerak, elikadura, garbiketak, kartografia, arazoak… Platerak airean dituen antzinako balantza baten funtzionamenduan oinarritzen duten bidaiatzeko eta bizitzeko modua. Baten ezinak besteak indartzen ditu eta nekeak, beldurrak eta pozak elkarrekin gozatu eta aurrera eraman. Beti aurrera begiratuz eta optimismoz indarra emanez. Informazio gehiago: www.tandembidaiak.com

Hitzaldi-Ikus-entzunezkoa: Tandem bizikletan Estatu Batuak zeharkatuz Kultura etxean

Iñaki Pagola eta Garbiñe Izagirrek Estatu Batuetan, kostarik kostara, Tandemean egin duten bidaiaren berri emango dute. Portlanden hasi eta Oregon Idaho, Montana, Wyoming, Colorado, Kansas, Missouri, illinois, Indiana, Ohio, West Virginia, Pensilvania eta Maryland igaro ondoren, Washington DCn amaitu.

Tandemarekin bidaia luzeak egiteko beharrezko gomendioak emango dituzte: bidaiaren prestakuntza, egunerokoa, distantzia, lo egiteko aukerak, elikadura, garbiketak, kartografia, arazoak…

Platerak airean dituen antzinako balantza baten funtzionamenduan oinarritzen duten bidaiatzeko eta bizitzeko modua. Baten ezinak besteak indartzen ditu eta nekeak, beldurrak eta pozak elkarrekin gozatu eta aurrera eraman. Beti aurrera begiratuz eta optimismoz indarra emanez.

Informazio gehiago: www.tandembidaiak.com


22:00

Arkada Social eta Txua

Oñatiko gaztelekua, Oñati | Musika

Arkada Social eta Txua taldeek kontzertua egingo dute gaur gaztelekuan

Arkada Social eta Txua Oñatiko gaztelekua

Arkada Social eta Txua taldeek kontzertua egingo dute gaur gaztelekuan



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



GAZTEENTZAT IKASTAROA: PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA ETA LEHEN SOROSPEN ikastaroa

Debagoiena, Debagoiena

Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus

GAZTEENTZAT IKASTAROA: PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA ETA LEHEN SOROSPEN ikastaroa Debagoiena Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus


18:00
20:00

'Altsasu, eskubidea eta askatasuna jokoan' erakusketa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Erakusketak

Altsasuko gazteen auziaren bueltan eraikitako erakusketa dago ikusgai Oñatiko kultura etxean. Arratsaldez egongo da zabalik: 18:00etatik 20:00etara bitartean. Eta hala segituko du apirilaren 13ra arte.

'Altsasu, eskubidea eta askatasuna jokoan' erakusketa Oñatiko kultura etxea

Altsasuko gazteen auziaren bueltan eraikitako erakusketa dago ikusgai Oñatiko kultura etxean. Arratsaldez egongo da zabalik: 18:00etatik 20:00etara bitartean. Eta hala segituko du apirilaren 13ra arte.



17:00
22:00

Akuarelen erakusketa Nahikari tabernan

Nahikari tabernan., Bergara | Erakusketak

Bergarako Jose Ramon Gantxegik, Arrasateko Mikel Balantzategik eta Bene Lorenzok eta Eibarko Oscar Garcia Gisasolak erakusketa irekiko dute apirilaren 10ean Bergarako Nahikari tabernan (19:00). Lau margolariek egindako hamasei bat akuarela ikusteko eta erosteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.

Akuarelen erakusketa Nahikari tabernan Nahikari tabernan.

Bergarako Jose Ramon Gantxegik, Arrasateko Mikel Balantzategik eta Bene Lorenzok eta Eibarko Oscar Garcia Gisasolak erakusketa irekiko dute apirilaren 10ean Bergarako Nahikari tabernan (19:00). Lau margolariek egindako hamasei bat akuarela ikusteko eta erosteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»