Aramaioko San Martin ez-jaien gaineko saio berezia
Aramaioko sanmartinak 2020 Kontzertua: Solstizio kontzertua

Egubakoitzean hasi eta gaur bitartean izan behar zuten San Martin jaiek, baina ez da halakorik izan, osasun larrialdia tarteko. Jairik ospatu ez arren Goiena telebistak aramaioarrekin egon gura izan du eta Aramaiotik bertatik egindako saio berezian jaso ditu besteak beste, Sara Alonso, Idoia Asurmendi eta Bea Asurmendi musikarien kantuak, Edurne Kortabarria ilustratzailearekin solasaldia eta Aimar Arriolabengoa patata tortilla prestatzen.