Telebista

HALA BAZAN

5 atal entzuteko
'Hala bazan': kirola
2025/11/20

XXI. mende hasierara jo eta kirol kontuak oroitu dituzte Hala bazan saioan: borroka librean jardun zuen Maider Unda aramaioarraren hastapenak; Jorge Fernandez aurkezle ezaguna eta sasoi baten saskibaloi jokalaria izan zena Mister Euskadi izendatua; Iñurrategi anaien balentriak; herrietako pilotariak; realzaleak eta athleticzaleak eta askoz gehiago.

'Hala bazan': kultura
2025/11/13

25 urte atzera egin eta saio honetako ardatza kultura izango da. Izan ere, sasoi hartan jaialdi berriak sortu ziren, elkarte eta talde kulturalen arteko lankidetzak sendotu, eta euskararen presentzia gero eta handiagoa izen zen musika panoraman, antzerkigintzan zein komunikabideetan.

'Hala bazan': herrien bilakaera
2025/11/06

Debagoieneko herriek modernizazio eta prozesu sendoa bizi izan dute azken 25 urteotan; industria berritu, biztanleria dinamizatu eta gizarte egitura egokitu zen XXI. mendeko erronkei aurre egiteko. Herrietako eraikinen bilakaera, biztanleriaren hazkundea, etxebizitza berrien eraikuntza eta hezkuntza eskaintzan berritasunak jaso dituzte, besteak beste.

'Hala bazan:' transmisioa
2025/10/23

Hala bazan saioarekin atzera egiteko unea dator, eta transmisioan jarri dute arreta oraingoan, aurreko mendeko ohiturak XXI.ean bizirik mantendu daitezen. Besteak beste ezagutuko ditugu, herri kirol topaketak Antzuolan, Arrasateko eta Aramaioko Santa Ageda koruak eta Aretxabaletako kintoak, Bergaran gaztaina erre jana, eta Elgetan, Etor Sarasuaren erronka.

'Hala bazan': jaiak
2025/10/16

Artxiboari hautsa kendu eta festa giroan murgilduta hasi du bigarren denboraldia Hala bazan saioak. 25 urte atzera egin eta hainbat jaitako gorabeherak eta bizipenak ekarri ditu gogora, besteak beste, zenbait herritako danborradak, Arrasateko sanjuanak, Bergarako sanmartzialak eta Leintz Gatzagako andramaixak erakutsiko ditu.

0 atal entzuteko