Musikazaleek musikazaleentzat sortutako Sona bideopodcastaren bigarren denboraldia modu berezian amaitu da, leku berezi baten eta talde berezi batekin. Izan ere, Danbakaren azken edizioko irabazle Oñatiko Malko taldea gonbidatu dute Durangoko Azokako Berbagailua-ra, eta "gogotsu" jaso du boskote oñatiarrak proposamena. Mimmugak disko berria izan dute hizpide, besteak beste. Taldeko Maddi Arlanzon eta Anje Maiztegi izan dira elkarrizketan eta zuzenekorako propio prestatu dituzte Lekuzkanpo eta Intziriak zein Bigarren pertsonan abestiak.
Musikazaleek musikazaleentzat sortutako Sona bideopodcasterako gonbita birritan pentsatu gabe onartu du Amustei taldeak, Bergarako izen bereko baserriaren bueltan sortutako proiektu bereziak. Taldea bera harmonian mantentzea lorpen gisa ulertuta eta pasioa oinarri hartuta, rock amerikarraren errepide zabalean mugitzen da Amustei; betiere, oso azkar joan barik, taldea bideaz gozatzeko sortu zutelako. Irentsi eta Utzidazu abestiak jo dituzte zuzenean.
Musikazaleek musikazaleentzat sortutako Sona bideopodcasterako gonbita "gogotsu" jaso du Neomak taldeak ere. Fase berrian dago Neomak, eta Lazturak Orbain disko berriarekin datoz. Leire Etxezarreta eta Irati Gutierrez arrasatearrak izan dira elkarrizketan eta zuzenekorako Alaitz Eskudero eta Garazi Otaegi ere batu zaizkie, Piztia eta Esperantzak abestiak zuzenean interpretatzeko.
Musikazaleek musikazaleentzat sortutako Sona bideopodcastaren barruan, Aramaioko The Clayton eta taldeko baxu-jole Mikel Ullibarriaranak abiatu duen bakarkako Ulli proiektua izan dira protagonista. Ulli-k Zoria abestia aurkeztu du primizian eta The Claytonek Euripean abestia jo du zuzenean. Elkarrizketan, etxean bezala sentitu dira Ullibarriarana bera eta claytondarren abeslari Jokin Larrañaga.
Musikazaleek musikazaleentzat sortutako Sona bideopodcasteko bigarren denboraldiko bigarren saioaren barruan, Arrasateko Erromintxelak taldearen gipsy swing doinuak izan dira protagonista. Nork Erran Eni izeneko lehen lan luzea kaleratu berri dutela, Zapping Zalearena eta Erabaki abestiak jo dituzte zuzenean. Elkarrizketan, hasieratik taldeko kide diren Jon Garcia eta Aitor Moreno gustura aritu dira berbetan.
Musikazaleek musikazaleentzat sortutako Sona bideopodcasteko bigarren denboraldiko lehen taldea Aretxabaletako Nhil izan da. Luze, lasai eta zabal berba egin ostean, Etxea izeneko haien hirugarren diskoko Desio bat eta Lemak abestiak jo dituzte zuzenean.