Lourdes Idoiaga (EAJ), Iraitz Lazkano (EH Bildu) eta Aiert Lizarralde (Irabazi) eseri dira mahaiaren bueltan oraingo astean. Hondakinei buruz jardun dute: Debagoieneko Mankomunitateak abiarazitako azken kanpainaz, datuez, ondo eta gaizki egiten direnez... eta baita 2030era arteko Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrari buruz ere. Udaltzaingoaren ereduari buruzko iritzia ere eman dute.