Argazki lehiaketako lanen erakusketa zabalik
Bertso saioa

Inoiz egon den parte-hartze handiena izan du aurtengo gai libreko Argaki Lehiaketak. Aurkeztutako 51 lanak ikusteko aukera asteburuan duzue Olaranen.18 urte daramatza kultura sailak lehiaketa antolatzen eta aurtengoa edizio arrakastatsuena izan da; guztira 51 lan aurkeztu dituzte-eta. Jone Larrañaga kultura zinegotzia gustura eta pozik ikusi dugu parte-hartzearekin eta txikien mailan sorpresak egon direla esan digu.