Etengabeko eraldaketan murgilduta dago gizartea: teknologia, ekonomia, klima... Abiada bizian heldu behar zaie etorkizuneko erronkei, eta adituen ustez ez gara asmatzen ari. Erakundeek, enpresek, eragileek eta norbanakoek "batera eta modu integralean" erantzun behar dugula diote ikertzaileek.
Gaur egun, asko hitz egiten da CO2 isurketez eta karbono aztarnaz, eta hori zalantzari gabe, parean dugun egoera larriak sortzen duen kezkarengatik da. Halere, ziurrenik uste okerrak eta oinarrizkoak diren ezagutzen inguruko zalantzak dira nagusi jendartean.
Ikerketen arabera, Europako nahiz Euskal Herriko elikadura-sistema ez dago etorkizunerako prest; elikagaiak ekoitzi, prozesatu, garraiatu, kontsumitu eta xahutzeko modua ez da batere jasangarria. Horren adibide da kontsumitzen ditugun elikagaien %90 baino gehiago inportatu egiten ditugula.
Ikasketa batzuk egin eta bizitza osoa lanpostu berean –eta zeregin bera modu berean egiten– igarotzearena amaitu da. Digitalizazioa eta errobotizazioa gure artean daude, dagoeneko iritsi dira gure lantokietara, eta horrek testuinguru berri batera eraman gaitu.
Debagoiena eraldatzen saioko atal honetan, ekonomia zirkularra izan dugu hizpide, eta horretarako, bailarako hainbat eredu ezagutu ditugu. Gainera, Holandan bizi den Joseba Aguirre adituarekin ere egon gara eta baita Bergarako Aranzadi ikastetxeko ikasleekin ere. Zertan datza ekonomia zirkularra? Eta zergatik da hain garrantzitsua?
Debagoiena Eraldatzen saioko atal honetan, pandemiaren eraginak aztertu ditugu. Horretarako Unai Pascual Ikerbasqueko ikerlari eta ekonomialaria, Julen Landaluze eta Idoia Elexpuru eskoriatzarrak, Beñat Barberena Txinan dagoen arrasatearra eta Arrasate Institutuko ikasleak gonbidatu ditugu.
Debagoiena eraldatzen erreportaje sortako ale honetan, hezkuntza sistemaren izaeraz, erronkez eta norabideez hitz egiteko tartea hartu zuten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko irakasle eta ikertzailea den Agurtzane Martinezek eta Eskoriatzako Luis Ezeiza eskolako Aspace tximeleta gelako Maier Mediavilla eta Yera Leonek.
Euskaraldiaren bigarren edizioan, erronka berezia izan dute enpresa eta erakundeek: norbanakoen rolaz harago, Ariguneak antolatu eta aktibatzea. Baina bailaran, ariketa soziala etorri aurretik ere, urteetan zehar enpresek hamaika urrats egin dituzte euskara eta lan eremua uztartzeko.
Debagoiena eraldatzen da bi astetik behin argitaratzen den erreportaje sorta honen izena, eta hain zuzen ere, helburua bailara eraldatzeko D2030 ekimenak identifikatutako erronkei nola aurre egin aztertzea da. Aste honetako protagonista kultura da; izan ere, debagoiendarrak eta gizartea etengabe eraldatzeko balio duen tresna indartsuenetarikoa da.
Teknologia berriak baliatzea geroz eta ohikoagoa da gure egunerokotasunean, eta COVID-19aren pandemiak argi utzi du hori: telelana, online eskolak, bideo deiak… Iñaki Lakarra Mondragon Unibertsitateko irakasleak egin du egungo egoeraren analisia, eta batez ere, Debagoieneko industrien eta enpresen errealitatea aztertu du.
Debagoiena askotariko alorretan izan da "bailara eredugarria", baina, antza, larrialdi klimatikoari dagokionez, ez da horrela. Ikerketek erakutsi dutenez, munduko pertsona guztiek debagoiendarrek beste CO2 isuriko balute, lau mundu beharko genituzke aurrera egiteko.
Egungo testuinguru historikoa "zaila" eta "erronkaz betetakoa" dela jabetuta, 2050erako Debagoiena eskualde adimentsua, klimatikoki neutroa eta inklusiboa izatea da Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorrerako Sarearen helburua. Horretarako gakoetako bat, herritarren parte-hartzea izango da.