DEBAGOIENA ERALDATZEN

Zeintzuk izango dira etorkizuneko lanpostuak?

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 3a, 20:01

Ikasketa batzuk egin eta bizitza osoa lanpostu berean –eta zeregin bera modu berean egiten– igarotzearena amaitu da. Digitalizazioa eta errobotizazioa gure artean daude, dagoeneko iritsi dira gure lantokietara, eta horrek testuinguru berri batera eraman gaitu.

Iraultza digitala hasi berria den arren, dagoeneko aldaketa sakonak ikus daitezke inguruan; hezkuntzara, aisialdira, lan mundura... sektore guztietara iritsi da digitalizazioa, eta erronka gertutik ezagutzen dute Iñigo Larreak eta Gorka Aretxagak. Larrea talentuaren kudeaketako arduraduna Mondragon Corporationen eta Aretxaga Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako Koordinatzailea da.

Bi adituen arabera, ezin da jakin nora eramango gaituen iraultza honek, baina dagoeneko eragiten ari denaren azterketa egiten hasiak dira. Prozesuak eta produktuak "geroz eta azkarrago" aldatzen ari direla diote eta helburu nagusiena aldaketa horietara moldatzen jakitea izango dela. "Etengabe aritu beharko gara gure ezagutzak eta gure abileziak eguneratzen, eta enpresak eta hezkuntza-eragileak jabetu gara horretaz", adierazi du Aretxagak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak