Debagoiena eraldatzen erreportaje sortako lehenengo alea parte-hartzearen ingurukoa da. Bertan, Elena Herrarte D2030eko koordinatzaile orokorrak eta Igor Ortega Lankiko ikertzaileak bailarako parte-hartzea aztertu dute, eta baita azken urteetan izan duen bilakaera ere. Gainera, haien hitzetan, ezinbestekoa izango da herritarren inplikazioa eta elkarlana, etorkizuneko erronka komunitarioei heltzeko, eta hori sustatzeko estrategiak mahaigaineratu dituzte.