DEBAGOIENA ERALDATZEN

Erronka konplexuen garaia da

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 26a, 18:30

Etengabeko eraldaketan murgilduta dago gizartea: teknologia, ekonomia, klima... Abiada bizian heldu behar zaie etorkizuneko erronkei, eta adituen ustez ez gara asmatzen ari. Erakundeek, enpresek, eragileek eta norbanakoek "batera eta modu integralean" erantzun behar dugula diote ikertzaileek.

Goiena Telebistak eta D2030 ekimenak ekoiztutako 'Debagoiena eraldatzen' saioan –eta baita Puntua aldizkarian hilean behin egindako erreportajeetan ere– ondo ikusi dugu bailarak dituen erronkak ez direla makalak: klima larrialdia, lanpostuen birkualifikazioa, teknologia berrietara egokitzea, gizarte inklusioa, ekonomia ereduaren agortzea, elikadura sistemen jasangarritasuna… Zalantzarik gabe, erronka eta eraldaketa konplexuak dauzkagu parean, eta gainera, erantzun azkar eta sakonak behar dituztenak.

Horiek baina ez dira gure eskualdeari bakarrik eragiten dioten aldaketak; aldaketa globalak dira, mundu osoan gertatzen ari direnak. Halaber, ez dira alorrez alorreko erantzunak behar dituzten gaiak; denak daude lotuta eta etengabeko elkarreragina dute. Adibide bat jartzearren, ekonomiak zuzenean eragiten dio lanari, teknologiari, elikadura sistemari edota herritar guztion ongizateari, eta era berean, klima larrialdiak gizarteko gai guztiak zeharkatzen ditu: osasuna, industria, hezkuntza, gizartea… Hortaz, nola ekin? Nondik hasi? Zer egin?

Erronka konplexuen garaiaz hitz egin dute Saioa Arando eta Andoni Eizagirre Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak