Pandemiaren eraginez –edo zehar kalteez– galdetuta, bakoitzak bere bizipenetatik abiatutako erantzuna eman du; hots, hurbilen bizi izan duen hori nabarmendu du: birusaren ondorioz hildakoak, ostalari eta merkatari txikien kalteak, sormenerako aukera berriak, gazteen kriminalizaioa, naturaren garrantzia... Nolanahi ere, normaltasun berriari begira, sakoneko aldaketen beharrarekin etorri dira bat guztiak.
Agian, gaitzaren eragin guztietatik bakarra nabarmendu beharko bagenu, nagusiki bat izan da ahoz aho ibili dena: ekonomia. Baina zer da ekonomia? Zein eremura arte iristen da? Zein da gure eredua eta nola eragiten du horrek gizakion eta planetaren osasunean?