DEBAGOIENA ERALDATZEN

Hezkuntza sistema, inklusiorako bidean

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 27a, 11:30

Debagoiena eraldatzen erreportaje sortako ale honetan, hezkuntza sistemaren izaeraz, erronkez eta norabideez hitz egiteko tartea hartu zuten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko irakasle eta ikertzailea den Agurtzane Martinezek eta Eskoriatzako Luis Ezeiza eskolako Aspace tximeleta gelako Maier Mediavilla eta Yera Leonek.

Hezkuntza sistema "botere hegemonikoa mantentzeko" erabili den tresna bat dela esanez hasi zen Agurtzane Martinez, eta bat egin zuen Maier Mediavillak ere: "Sortzez, homogeneizatzailea eta guztiz segregatzailea izan da hezkuntza; pribilegio sozial hutsa. Ezaugarri jakin batzuk zituztenak soilik zuten eskolara joateko eskubidea". Halere, egun, aurrerapauso handiak eman direla diote, baina ez nahi bestekoak; ondo dakite hirurek oraindik dezente egin behar dela hezkuntza sistema benetan inklusiboa izan dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak