Lehenengo laurdena gaizki hasi dute oñatiarrek, baina bigarren laurdenean partidua pixka bat bideratzea lortu dute. Atsedenaldira lau puntugatik galtzen iritsi dira.
Bigarren zatian, ordea, zeharo trabatuta jokatu dute Natra Oñatiko mutilek eta partidua eskuetatik joan zaie. Beraien kontra hamar teknika adierazi ditu epaileak eta egoera horretan bilbotarrek garaipena erraz lortu dute.
Hurrengo partidua etxean jokatuko dute oñatiarrek, maiatzaren 4an.