Zenbait porrot eta gero, domekako garaipenak (2-5 Gora Naturgas Energiaren aurka) airea eta animua eman dizkio Eskoriatzako taldeari. Narciso Pavok honela dio: "Ametsa elikatzeko airea ematen digu honek. Hiru partidu geratzen zaizkigu, 9 puntu jokoan, eta ez dugu itxaropena galtzen". Eskoriatza 7. da, 11 taldeko sailkapenean. Datorren astean, 2. sailkatua hartuko dute.
Areto futboleko Gipuzkoako lehenengo mailako txapelketan, Aretxabaletako taldeak 3-10 irabazi zion Hirukide taldeari zapatu arratsaldean. "Partidu erraz samarra izan zen. Unai Calzonek bost tanto egin zituen", esan digu Iker del Teso taldekideak.
Datorren astean, Azkoitiako Zurt Taberna taldea hartuko dute aretxabaletarrek etxean.