Partidu irekia izan zen bukaerara arte. Orduan, Jakak eta Rezustak partidua apurtzea lortu zuten. 67 joko-minutu izan ziren, eta 484 pilotakada eman zituzten. Rezustaren ezkerrekoa erabakigarria izan zen partidua irabazteko. Hasieran urduri zegoela igartzen zen arren, lasaitu zenean erakutsi zuen Untoriaren gaineko nagusitasuna.
Finalean, Gorka eta Merino I.a izango dituzte aurrez aurre.
Fronton saioari esan dionez, Rezusta "oso pozik" dago bere lehenengo finala jokatu ahal izango duelako. Partiduaren gainean, kostata baina "irabaztea lortu" zutela azpimarratu zuen.