PILOTA: Harrobiko pilotariek urrutira ailegatzeko behar dena daukatela erakutsi dute

Leire Kortabarria 2014ko apirilaren 13a

Infantil eta senior mailako hainbat partidu jokatu dira egunotan, eta harrobiko pilotari debagoiendarrek maila eta joko ona erakutsi dute.

Bergaran, Talentuen Txapelketako partiduak jokatu zituzten eta hauek izan ziren emaitzak: Orbegozo (Añorga)-Murua (Arrasate): 18-12; Iriarte (Illunpe)-Baztarrika (Lazkao): 18-1; Morales (Aurrera Saiaz)-Etxaniz (Bergara): 13-18; Zubeldia (Zazpi Iturri)-Sein (Oiarpe): 18-5. Reyes Azkoitiak balorazio hau egin du: "Orbegozo eta Muruaren arteko partidua oso polita eta borrokatua izan da; luzea eta orekatua. Morales eta Etxanizen partidua ere ona eta berdindua izan da; Etxanizek oso ondo jokatu du, bukatzen ere asmatuz; eta Zubeldia eta Sein, biak fisikoki oso indartsuak dira eta borroka handia egon da hor ere".

Arrasaten, Llodiok 18-10 irabazi zion Etxezarretari (Atxurbide). Ibai Bolinaga arduradunak hauxe azpimarratu du: "Aukerak dituzte urrutira heltzeko".

Oñatin, Legazpiren aurka erraz (18-7) irabazi zuten Aloña Mendiko infantilek partidu bakarrean. Normalean egubakoitzean jokatzen den partidua oraingoan domekan jokatu da, Txantxiku Ikastolako jaialdia dela-eta.

Erlazionatuak

Kirola asteburuan

Goiatz Arana Begiristain 2014 api 14 Kirola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak