ESKUBALOIA: Soraluce BKE, denboraldia bukatzeko desiratzen

Leire Kortabarria 2014ko apirilaren 13a

Oso partidu txarra egin eta gero, 34-28 galdu zuen Soraluce BKEk egubakoitzean Gure Auzune taldearen aurkako konpromisoa. Josetxo Muniategik dioskunez, 1. zati amaieran oso berdinduta zeuden, baina bigarren zatian defentsan oso ahul jokatuta eta taldea moralki ere behera etorrita, ez zuten asmatu. Liga oso ondo hasi zuen, baina 10. postu inguruan bukatuko du Bergarako taldeak. Datorren astean bukatuko du denboraldia.

Erlazionatuak

Kirola asteburuan

Goiatz Arana Begiristain 2014 api 14 Kirola