Aretxabaleta irabazten hasi zen partidua, baina bi taldeak ondo jarrita irten ziren eta partidu intentsioa izan zen, Gorka Valle entrenatzailearen arabera.
Lehenengo zatian dagoeneko jokalari bat barik geratu ziren aretxabaletarrak. Bigarren zatian ere animuz irten ziren zelaira. Baina, Valleren esanetan, Beriokoek "baloia gehiago ukitu zuten eta kontraerasoan jokatu zuten". Aretxabaletak aukera pare bat izan zituen, baina ez zuten fruiturik eman. Azkenean, Beriok 1-1ekoa markatu zuen.
Valleren esanetan, "pena da bi aukera horiek galdu izana", baina jokalariek egin duten "ahalegin handia" azpimarratu du eta ontzat eman du emaitza.