SASKIBALOIA: Eskoriatzako neskek irabazi egin dute

Usoa Agirre 2014ko apirilaren 13a

Egubakoitzean jokatu zuten etxean Eskoriatzako neskek Beasaingo Arri BKL-ren kontra. Norgehiagoka parekatua izan zen eta azkenean etxean geratu ziren partiduko puntuak, 54 eta 49 irabazi baitzuten Eskoriatzako neskek.

Sailkapenean puntu bakarrera zuten Beasaingo taldea, baina azken garaipenaren ostean postu bat gora egin du Eskoriatzak eta puntutan berdinduta geratu dira bi taldeak. Hala, seigarren postuan daude orain eskoriatzarrak. Aste Santuko oporren ostean, maiatzaren 4an jokatuko du taldeak denboraldiko azken partidua, Astigarragako Mundarro La Salleren kontra.

Erlazionatuak

Kirola asteburuan

Goiatz Arana Begiristain 2014 api 14 Kirola