Txantxiku Ikastola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako (0-18 urte) ikasleei giza baloreetan oinarritutako kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen dien guraso, langile eta laguntzailez osatutako herri-onurako Oñatiko hezkuntza kooperatiba da. Horretarako:
-- aniztasuna kontuan hartuta eta familiarekin elkarlanean, ikasleen heziketa integrala lantzen dugu bizitzari aurre egiteko behar dituzten konpetentzia orokorrak garatuz.
-- etengabeko hobekuntzan ari den eta lana ekipoan egiten duen langile-talde egonkorra dugu.
Hezkuntza edo ikastetxe ereduei buruz aritzen garenean, zein hobea izango konparatzen jarduten gara maiz. Kristau Eskolak, Eskola Publikoak eta Ikastolak, nagusiki, baina hor daude beste batzuk, eta …
Ikastolaren asteko ekitaldien baitan Txantxiku Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasleek Iurgi Etxeberriarekin batera sortutako antzezlanak eskainiko dituzte.