Gaba baltza bizirik!

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola

Aurten, Gaba Baltza elkarrekin ospatu eta biziberritu nahi izan dugu Ikastolan, gure kultura, ohiturak eta euskal nortasuna indartzeko asmoz.

Azken urteotan, Halloween ospakizuna gero eta gehiago zabaldu da gure artean, baina gogoratu nahi izan dugu Euskal Herrian ere bazegoela gau honi lotutako ospakizun eta ohituren tradizioa. 

 

Ohitura horiek belaunaldiz belaunaldi transmititu dira, eta gure ondare kulturalaren parte dira. Horregatik, aurten, Halloween alde batera utzi eta gure Gaba Baltzari merezi duen lekua eman diogu.

Horretarako, lan-talde bat osatu dugu, eta hainbat jarduera prestatu dituzte Ikastolako komunitatearekin, eta herri osoarekin, batera ospatzeko.

Atzo, urriaren 31, arratsaldeko 17:00etan Ikastolako patioan elkartuko ginen tailer batzuk egiteko eta Gaba Baltzaren ospakizunerako beharrezkoak izango diren elementuak prestatzeko; jantziak, kriseiluak, aurpegia nola margotu, kalabazak… 

Horren ostean, 19:00ak aldean, kalejiran irten ginen. Lastargiek argituta eta mamotxorroek gidatuta, atzetik ibili ginen gainontzeko mamorro guztiak. Behin plazan, gure beldurrak sutara bota genituen. Sua itzali bitartean Ikastolako ikasleek handik zebiltzanei hala kantatu zieten: “Xanduli manduli, kirrikiki, eman gaztainak guri!”. Eskatu eta eman, musikaz alaiturik gaztaina-jan ederra egin baikenuen gerturatu ginen guztiok.

Gurea dena ezagutu, zaindu eta ospatu dezagun elkarrekin!

GABA BALTZA BIZIRIK!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak