Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak izan dira parte-hartzaileak, eta DBHko ikasleak izan dituzte laguntzaile.

Giro ederra izan dugu eta asko poztu gaitu familiako kide eta lagun pila bat gu ikusi eta txalotzera hurbildu izanak. Eskerrik asko guztioi!
