Ortua eskola: udako uzta jaso ostean, udazkenerako prestatzen…

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2023ko urr. 27a, 11:52

LH 4. mailako ikasleok jorratzen ari garen Ortua Eskolako proiektuaren barruan, udako uzta jaso eta udazkenerako lurra prestatzen aritu gara. 

Udan barrena makina bat tomate, piper edota alberjinia jaso ostean, aste honetan kuia edo kalabazak (‘Cabello de Angel’ eta ‘Potimarroiak’), kuiatxoak (‘Luffa’) eta artaburuak batzeko garaia iritsi zaigu.

Argazkietan ikusi dezakezuenez, kuien uzta oparoa izan da. Kuiak batzeko goiztxo bazen ere, udazkenerako lurra prestatu eta dagozkion landaketak egiteko eremuak garbitu beharra genuenez, uzta jasotzea erabaki dugu. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleok etxera kuia bana eramateko aukera izan dugu, eta, horrez gain, ikastolako jantokian ere baliatuko ditugu gure ortuko produktu eder hauek. Zer nolako ilusioa 4. mailako ikasleok gure ikastolako proiektu honi segida emateko. Datozen hilabeteotan Ortua Eskolako berri gehiago ere jasoko dituzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak