Ederki ospatu dugu Santa Ageda bezpera

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2026ko otsailaren 7a

Eguaztenean, Santa Ageda bezpera ospatu genuen ikastolan eta eta desberdinetako ikasle eta langileak oles egitera irten ginen herriko kaleetara. Izan ere, Lehen Hezkuntzan garatu duten proiektu batek dion bezala ‘gure erroak’ indartzea eta ‘gure kultur ondarea’ babestea gure oinarrietan dago.

Ekitaldiari goizeko 11:00etan eman genion hasiera ikastolako patioan. Santa Agedaren koplak ez ezik, lurra esna zedin "Oles Oles" ere abestu genuen bertan. Handik, kalejira egin genuen herriko plazaraino eta 11:30ean Kontzejupean udaleko ordezkariek harrera egin zigutela aprobetxatuz, LH 5. mailako ikasleek hainbat kopla abestu zizkieten. Ondoren, Bigarren Hezkuntzako eraikinaren aurrealdera joan ginen eta han ikasle eta gehiago batu zitzaizkigula aprobetxatuz, berriro egin genion oles lurrari.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak