Larunbateko garagardoen artean astean buruan katramilatuko zaidan esaldia bota dit lagunak: "Modernitateak gure bailaran sortutako proiektu guztien krisi egoera bat bizi dugu".
Surik gabeko solstizioa aurkitu genuen plazara gerturatutako bergarar askok aurreko urtean. Astroek dakarzkiguten exo-aldaketek ez digute barru berotasunik ematen.
2003an Astindu fanzinearen eskutik Bergarako 35 musika talde bildu, eta kaleko ondarea altxor bilakatu zuten, 20 urte luzez zuzenekoetan aritutako taldeen lanak bilduko zituen Isiltasuna apurtzen dis…