Juan zan sua

Erabiltzailearen aurpegia Ander Bolibar 2015ko eka. 10a, 08:24

Surik gabeko solstizioa aurkitu genuen plazara gerturatutako bergarar askok aurreko urtean. Astroek dakarzkiguten exo-aldaketek ez digute barru berotasunik ematen.

Zaila begiratuz soilik sortzen den su bat aurkitzea gure inguruan. Euskalgintza, udako futbol torneoa, Kartzela Zaharreko egitaraua, 3x3 txapelketa, Martxanterak, Gorlako igoera, Txapa irratiaren emisioa, Lokatzaren oparotasuna, Xaxau konpartsa, presoekiko elkartasuna, Pol-Pol mendi elkartea, fracking-aren eta AHTaren aurkako ekimenak, Zibergara, elikagaien bankua, Gure Esku Dago, Arranoko pilota eta frontenis txapelketa, herri musikalak, Libre dinamika… Boluntarioen lan eta ametsetan errotzen diren hamaika su ditugu herrian.

Kalebistan ezkor sumatzen dira garrak, suaroa itzuli da udalera. Sute perfektua, kontrolatua. Fahrenheit 451 brigada. Txapel makurra erro aldaketetarako. Hausnartzeko, eraldatzeko eta errautsetatik birsortzeko aukerak baliatu behar dira, ordea. Instituzioak lehengai izan daitezke, baina ez su.

Aldaketen bezpera betikotuaren sentipen garai hauetara bueltan da herri sua. Xaxau konpartsak Haur eta Guraso Asanbladarekin batera piztuko du gaua. Eguzki geldiaz argitzea baino gehiago, tximistetatik babestea. Askok dantzatuko dugu berotasuna, itzali arte balioetsi ez dugun bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak