goiena.eus

Nobedade gutxi

Erabiltzailearen aurpegia
Gaur udal musika bandak eta orkestrak Aratusteetako kontzertuan Novedades zinema aretoaren azken saioa antzeztuko dute erabilera anitzeko frontoian.

Bertan, zinemaren historian mugarri izan diren filmen soinu bandak entzuteko aukera izango dugu. 

Zinema orain aldarria lehenaldian gelditzeak mintzen gaituenok ezin zinema areto baten beharraz mintzatzeko aukera baliatu gabe utzi. Zinema aretorik gabeko herri izateari buruz egindako Eta orain zer? dokumentalean argi diosku Asier Altunak: "Bere garaian zinema mantentzea ez zen lehentasuna izan".

Kulturxiliatuak gara askotan bergararrok. Kanpora mugitu behar herrian ikusi ezin dugunaz gozatzera. Inbidia pizten zaigu Nuovo Cinema Paradiso filmean lepo beteriko aretoa nahiko ez, eta irudiak plaza ere hartzen duenean.

Aldarria uler bedi, kritika ez doa Udalera zuzendua (zine-egotzietara, hitz jokoa barkatzen badidazue), herrikideok beharren zerrendatik aretoa etsitasun edo normaltasunez kentzeari baizik. Herri presioari autokritika.

Toberak gogoratu zigun Etxebestek erakutsia; itxurazkoak gara, itxuroso jantzi arren. Aratusteetan satiraz mozorrotzen bagara, gure buruaz barre egin, eta duguna baino, izan nahiko genukeena irudikatzen dugu. Zorionak gaurkoan herri zinemazale bat antzeztea erabaki duzuenoi. Ospa dezagun dugun kultura musikala, ditugun gainontzeko gabeziak gogoratzeko bideratzen den bitartean, behintzat.

----------

Ander Bolibar Zabala

Bergara

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa