30 urte / 30 ordu

Erabiltzailearen aurpegia

Noraino hel gaitezke hogeita hamar ordutan, gelditu gabe, errelebotan?

Oinez Bergaratik Mauleraino, agian, ez da urruti. Korrika Bordeleraino, Kilian Journeten kuadrilla bat bagina. Bizikletan, Tourreko 7 etapatan, Bruselara. Kotxean Moskura. Eta gai izango ginateke munduari buelta erdi emateko hegazkin komertzialean.

Iritsi al dira txapako uhinak duela 30 ordutik argiaren abiaduran esne bidetik kanpo?

Eta 30 urtetan, noraino iritsi dira txapako uhinak azken hiru hamarkadetan?

Iritsi dira bihotz lehorren bat hunkitzera? Ezpain zurrun batzuk irribarre batekin kurbatzera? Ukiezinak direla pentsatzen duten handinahien bekokiak ximurtzera? Piladun transistorearekin, walkman-ean, kotxean, iPod bitartez, iritsi al gara zure belarrietara?

Hemen gaude Roro, Azkarate, Iosu, Alusti, Andoni, Ainhoa Narba, Osama, Mireia, Patxi, Ugalde, Iñu, Lander, Ander, Jokin, Joakin, Txefo, Herreros, Ibon, Izaro, Iñigo, Arriaran, Txinbo, Aitzol, Arkaitz, Idoia, Aitor Narba, Ugutz, Olivo, Seti, Irati, Aperri, Mikel, Damian, Irene, Amaso, Boli, Aser, Ekaitz, Kepa, Olaia, Unai eta Martin. Eskerrik asko asteburuko maratoian bidaide izan, eta lagundu gaituzuen guztioi: Aranzadi Ikastola, Pol Pol mendizale taldea, Bergarako Udala, Goiena, Garate, Ubera, Azkaiter, Urtzi Azkue & The Funk Junkers, Uxue Zabaleta, Asier Elorza, Kapi, Fiachras, Fly Shit, Lekittoko Deabruak… eta asteburuan karpatik pasa zareten txapakide eta txapazale guztiei!

Guregana iritsi nahi baduzue, ez itxaron 30 urte gehiago, ongietorriak zarete Txapa Irratian!

----------

Mikel Azkarate, Andoni Larrañaga eta Ander Bolibar

(Txapa Irratia)

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.