Isiltasuna apurtzen

Erabiltzailearen aurpegia Ander Bolibar 2015ko ots. 16a, 11:00

2003an Astindu fanzinearen eskutik Bergarako 35 musika talde bildu, eta kaleko ondarea altxor bilakatu zuten, 20 urte luzez zuzenekoetan aritutako taldeen lanak bilduko zituen Isiltasuna apurtzen diskoa ernatuz.

Bost urte geroago, Txapa Irratiak bultzatuta Txaparrada egitasmoa etorri zen. Zuzeneko musikaldi baten bitartez CD bikoitz batean atera zitzaion argazkia momentuko musika eszena mokoloari.

Kartzela zaharrean, botere ekonomiko eta administratiboetatik at sortu ziren bi bildumak. Tokiko garapen kulturalak ere behar ditu arnasguneak, bilgune fisiko eta mugarri baikorrak.

Musikak badu herri bat batzeko indarra, injustiziak salatzeko tresna bilakatzeko bokazioa, barne gatazkak azaleratzeko aukera, behar sozialak soseguz aldarrikatzeko kanala eta eguneroko problematikari soinu banda jartzeko ahalmena.

Orain ariketa: itxi begiak eta saiatu Goiko-rock elkarteko edo Bergarako zortzi musika talde aktibo zerrendatzen. Egon badaude, askotariko estilo eta adin tarte ezberdinetakoak. Egoera osasuntsuan, eta proposamen interesgarriekin. Ezagutzen dugu herriko kultura?

Bergarako musikari, musikazale eta herrigintzako kideei galdera; heldu zaigu hirugarrenez isiltasuna apurtzeko unea?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak