Whatsapp taldeetako administratzaileak gara

Erabiltzailearen aurpegia Ander Bolibar 2015ko ira. 27a, 00:00

Eguneroko bizitzan naturaltasunez txertatu ditugun teknologia berriek herrigintza ere harrapatu dute.

Arraroa da Whatsapp talde gabeko egitasmorik aurkitzea inguruan.

Horiek zabaltzen dizkiguten aukerak izugarriak dira; taldeko kide guztienganako komunikazio zuzena, talde sentipena, elementu multimedien erabilera, parte-hartze maila ezberdinen arteko bizikidetza, larrialdietarako urrezko bozgorailua eta berehalakotasuna. Orain dela gutxi arte gure esku ez zegoen itsaso berri bat.

Tresna horiek, ordea, gure hausnarketen ondorioz inplementatzen dira, edo taldean aztertu gabeko inertzia bulkaden fruitu dira?

Eguneroko informazio gaindosian denok behar dugu arnasaldia, eta astean ekimen bati hiru ordu eskaintzeko prest dagoena, agian ez dago prest egunero 50 mezu irakurtzeko. 24 orduko on line militantzia atomizatuak jende asko erre dezake.

Erabakigune naturalak sarean lausotzen dira, hatz azkarrenaren mesedetan. Kontrol soziala normalizatu eta konpromiso mailakatua zailtzen da. Botere harreman berriak eraikitzen dira, adin, genero, ezagutza teknologiko eta egoera sozioekonomikoen arabera.

Tasun eta kerien artean, zer egin? Izugarrizko potentziala duten tresnak ditugu eskura, garrantzitsuena talde bakoitzak erabilera zehaztu eta balantza osatzea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak