Saloun ere, euskararen alde!

  Euskara  Oñati

Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskola eta Legazpiko musika eskolako ikasleak Saloun izan dira egunotan. Datek Korrikarekin kointziditzen zuela ikusita, bertan egin zuten euskararen aldeko erakustaldia domeka goizean.

Partekatu Goienarekin Korrikako bizipenak: bidali zure argazkiak eta bideoak

  Euskara  Debagoiena

Partekatu Goienarekin Korrikako bizipenak: bidali zure argazkiak eta bideoak

Korrikari jarraipen berezia egingo diogu Goienan, eta zure bizipenak ere partekatzea nahi ditugu! Bidali 688 69 00 07 zenbakira (Whatsapp edo Telegram bidez) Korrikan bizitako momentuen argazkiak zapatua eta astelehena bitartean.

Debagoiena festa giroan zeharkatu du Korrikak

  Euskara  Debagoiena SAIO BEREZIAK

Jendetza batu da errepidean euskararen alde korrika egitera 20. Korrika edizioan. Gauerdian Osintxutik sartu eta Antzuolatik irten da, eta eguerdian Oñatira heldu eta bailara zeharkatu ostean, Leintz Gatzagatik agurtu du Debagoiena Korrikak.

Kanpoan gelditu da Txinparta 1 taldea

  Euskara  Oñati

Kanpoan gelditu da Txinparta 1 taldea

Saio parekatua izan da baina Karidadeko Benta taldekoak hobeto ibili dira proba batzuetan eta Oñatiko Txinparta 1 bertso taldea Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketatik kanporatua izan da (7-17). Karidadeko Benta taldeak egin du aurrera multzo honetatik.

Joseba Sarrionandiaren mezua eraman du Korrikaren lekukoak

  Euskara  Debagoiena

Joseba Sarrionandiaren mezua eraman du Korrikaren lekukoak

Joseba Sarrionandia idazleak irakurritako testua irakurri dute Korrikaren amaierako ekitaldian. Jende asko pilatu da Sarasate pasealekuan ekitaldian bertatik bertara ikusteko. "Euskararen alde egitea normaltasunaren kontra egitea da oraindik. Aukerak eta maukerak egin behar izaten ditugu euskaraz bizi nahi dugunok", dio testuan Sarrionandiak.

Jendetza batu da Arrasaten Korrikan parte hartzeko

  Euskara  Arrasate

Arrasatearrak kalera irten dira, eguraldi onak lagunduta, Korrikaren festan parte hartzeko. Giro bikaina sortu da, eta Arrasateko kaleak lepo bete dira euskararen alde korrika egiteko.

Ziztu bizian pasa da Korrika Bergaratik

  Euskara  Bergara  Debagoiena

Hogei bat minutuko atzerapenarekin sartu da Korrika Debagoienean. Herriko kaleak erritmo bizian zeharkatu dituen arren, jende ugari irten da euskararen lasterketari babesa ematera.

Korrikak giro bikainean zeharkatu du Oñati

  Euskara  Oñati

Udanatik behera herritar ugari animatu dira Korrikarekin bat egitera Oñatin. Eguraldi ederra egin duela aprobetxatuta hainbat eta hainbat oñatiar irten dira kaleetara euskararen alde korrika egitera.

Aretxabaleta kolorez bete da Korrikarekin bat egiteko

  Euskara  Aretxabaleta

Harrera bikaina egin diote aretxabaletarrek Korrikari. Jendetza batu da hirigunean, eta herritarrek kolorez jantzi dute euskararen aldeko festa.

Eskoriatza ere Korrikaren festara batu da

  Euskara  Eskoriatza

Eskoriatzan ere euskararekiko konpromisoa azaldu dute hainbat eta hainbat herritarrek Korrikarekin bat eginez.

Maldan gora egin dute korrika Antzuolan

  Euskara  Antzuola  Debagoiena

Bapo afaldu eta gero egin dute korrika antzuolarrek. Herri barruan babes handia izan du Korrikak eta asko izan dira, aldapan gora, Deskarga guztia igo dutenak.

Leintz Gatzagan gora ibili da Korrika, jai giroan

  Euskara  Leintz Gatzaga

Leintz Gatzagako maldak zeharkatu ostean, festa giro ederrean, Debagoiena utzi du Korrikak, Iruñea helburu.

Korrika 20 Debagoienean: Leintz Gatzagan

  Euskara  Leintz Gatzaga

Aldapan gora baina irribarrea aurpegian ibili dira gatzagarrak korrikan.

»» Ikusi argazki guztiak (51)

Korrika 20 Debagoienean: Eskoriatza

  Euskara  Eskoriatza

Eskoriatzarrek ez dute hutsik egin, eta Korrikarekin bat egin dute.

»» Ikusi argazki guztiak (74)

Korrika 20 Debagoienean: Aretxabaleta

  Euskara  Aretxabaleta

Aretxabaletarrek Korrikarekin gozatu dute. Herritar ugari batu dira euskararen alde korrika egiteko, eta jaiaz gozatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (57)