Bihar, zapatua, 03:30ean sartuko da Korrika Arrasatera Aretxabaletatik, baina dagoeneko jai giroa nabari da herriko kaleetan Korrika batzordeak zenbait ekintza antolatu baititu. Lehendabizi Arrasateko Erraldoi eta Kilikien konpartsa ibili da kaleetan barrena, eta ondoren, Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak, Udalaxpe Txistulari Elkartea, Ttakun Txalaparta Ekartea eta Arrasateko Trikitixa Eskolako kideak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.