Korrika Txikiak eta herri-afariak aurreko uneak girotzeko

Mireia Bikuña 2024ko mar. 15a, 10:16

Antzuolatik eta Elgetatik izan ezik, bailarako gainerako herrietatik gauez pasako da Korrika. Hori horrela, goizaldera arteko denbora tarte hori modu onenean pasatzeko, herri guztietako Korrika batzordeek formula bera erabili dute: herri-afariak egingo dituzte. Gainera, bailarako herri guztietako ikasleak irtengo dira kalera, Korrika Txikiak egiteko.

Korrika gauez pasako denez, herri gehienetan afariekin girotuko dituzte lekukoa hartu aurreko uneak. Gehienek, gainera, Zuk in zuk jan sistema erabiliko dute. Oraingoan, menuak ez dauka garrantzirik. Helburua da lekukoa hartu aurreko orduetan ahalik eta jende gehien ibiltzea kalean, Korrikari ongietorri beroa egiteko. Horretarako, musika emanaldiak, ikuskizunak, umeendako tailerrak, jolasak eta poteoak egingo dituzte, besteak beste.

Antzuolan eta Elgetan gosaldu egingo dute Korrika pasa ostean.

Ikasleak korrika

Korrika nagusiaren anaia txikiak ere presentzia izango du Debagoieneko herrietan. Herrietako ikasleak kalera aterako dira Korrika Txikiak egitera. Batera egingo dute korrika, norbere lekukoarekin, baina guztiak euskararen alde korrika. Elgetan eta Leintz Gatzagan asteburu honetan egingo dituzte Korrika Txikiak: egubakoitzean eta domekan, hurrenez hurren.

Korrika Kulturaleko egitaraua

ANTZUOLA

MARTXOAK 16

  • 19:00: Tu tum Platz ikuskizuna, Jon Plazaolarekin, Torresoroan.

MARTXOAK 20

  • • 07:00: Korrika Antzuolatik igaroko da.

MARTXOAK 23

  • 19:00: Torresoroan, Bizkarsoro pelikula

ARAMAIO

MARTXOAK 17

  • 12:00: Murugain mendian argazkia ateratzea, Arrasate eta Aretxabaletakoekin batera.
  • 18:30: Bizkarsoro pelikula, kultura etxean.

MARTXOAK 22

  • 11:00: Herria kantuz, Alaiak taldea eta eskolako umeak bilduta.
  • 14:30: Korrika Txikia.
  • 19:00: Poteo-kalejira, herriko txistulari, trikitilari eta dantzariekin.
  • 21:30: Zuk egin zuk jan afaria.
  • 22:30 Bertso saioa.
  • 23:00 Karaokea eta disko-festa.

MARTXOAK 23

  • 02:24: Leintz Gatzagan izango du kilometroa Aramaiok.

ARETXABALETA

MARTXOAK 17

12:00: Murugain mendian argazkia, Arrasate eta Aramaiokoekin batera.

MARTXOAK 22

  • 10:30: Korrika Txikia, Pausokatik.
  • 17:00: Loramendikoen Korrika, udaletxe zaharretik.
  • 18:00: Umeendako tailerrak, Durana kalean.
  • 18:30: Herrixa apaindu ekimena, gaztetxoekin.
  • 19:00: Josu eta Okina; Zirrara; eta Xander taldeen kontzertuak.
  • 21:00: Zuk in zuk jan kantu-afaria Upeide taldearekin. Izena eman behar da; egubakoitzean, udaletxe zaharraren aurrealdean, eta bestela, Loramendi elkartean; azken eguna martxoaren 20a.

MARTXOAK 23

  • 02:30: Gazte-kedada, Korrikara joateko.
  • 03:16: Korrika Aretxabaletatik igaroko da.
  • Ondoren, txokolatea Muru Alde elkartearen aurrealdean.

ARRASATE

MARTXOAK 17

  • • 12:00: Murugain mendian argazkia, Aramaioko eta Aretxabaletakoekin batera.

MARTXOAK 19

  • 19:30: Bizkarsoro film luzea, Amaia antzokian.

MARTXOAK 22

  • 10:30: Korrika Txikia.
  • 18:00: Konpartsen kalejira.
  • 19:00: Dantza taldeen eta txistularien kalejira.
  • 19:00: Txalapartarien, trikitilarien eta albokarien kalejira.
  • 21:00: Uarkapen Zeuk ekarri, zeuk jan kantu-afaria, Sei Pistols & Trabuko Bat taldearekin.

MARTXOAK 23

  • 03:29: Korrika Arrasatetik igaroko da.

BERGARA

MARTXOAK 16

  • 12:00: Euskal dantzen ikuskizuna Munibe plazan.

MARTXOAK 17

  • 17:00: Umeentzako zinema: Museoaren zaindariak. Seminarixoan.

MARTXOAK 20

  • 06:37: Korrika Bergaratik igaroko da.
  • 10:00: Korrika Txikia.
  • 17:30: Umeentzako jolasak Oxirondon.

MARTXOAK 21

  • 19:00: 150 Kokoxa taldearen antzezlana, Seminarixoan.

MARTXOAK 22

  • 22:00: Bertso jaialdia, Seminarixoan.

MARTXOAK 23

  • 11:30: Kalejira Musika Eskolako trikitilariekin.
  • 13:00: Euskal dantzen emanaldia, Munibe plazan.

MARTXOAK 26

  • 19:00: Oihaletxea dokumentala eta solasaldia, Seminarixoan.

ELGETA

MARTXOAK 15

  • 15:00: Korrika Txikia.
  • 16:00: Peto eta bandatxo salmenta.
  • 17:30 eta 18:30: Ipuinen ordu berezia liburutegian.
  • 18:00: Txistor-jana Ozkarbin, Xalbadorperen eskutik, erretiratuen elkartekoendako.
  • 19:15: Argazki erraldoia plazan.
  • Ondoren, Ad Libitum txaranga.

MARTXOAK 20

  • 08:34: Korrika Elgetatik igaroko da.
  • Ondoren: txokolate-jana Ozkarbikoen eskutik.

ESKORIATZA

MARTXOAK 21

  • 19:00: Aire dokumentala, Zaldibar antzokian.

MARTXOAK 22

  • 10:30: Korrika Txikia, herrian zehar.
  • 17:00: Eskulanak, Bizente Goikoetxea plazan.
  • • 17:00: Gaztelekuan Korrika girotzeko arratsaldea: kartela, musika eta afari-merienda.
  • 18:30: Buruhandiak kalerik kale ibiliko dira.
  • 19:30: Triki-kalejira, Eskoriatzako trikitilariekin.
  • 21:30: Zuk ekarri, zuk jan afaria.
  • 23:00: Elektrotxufa, Bizente Goikoetxea plazan.

MARTXOAK 23

  • 02:37: Korrika Eskoriatzatik igaroko da.

LEINTZ GATZAGA

MARTXOAK 17

  • 16:00: Euskara Gatzan ekimena, ludotekan. Belaunaldi ezberdinetako lau pertsona elkartuko dira umeekin.
  • 17:30: Korrika Txikia, Gatz Museotik hasita.
  • Ostean: Txokolate-jana.

MARTXOAK 23

  • 02:04: Korrika Leintz Gatzagatik igaroko da.
OÑATI

MARTXOAK 16

  • • Irteera gaztetxetik Iruñera.

MARTXOAK 19

  • 18:00: Euskararen egoera gaur hitzaldia, kultur etxean.

MARTXOAK 20

  • 19:00: Entzuteko lan isila (2017), kultur etxean.

MARTXOAK 21

  • 19:00: Xabier Ugarteren omenezkoa: zuzeneko musika eta ikus-entzunezkoa.

MARTXOAK 22

  • 15:00: Korrika Txikia.
  • 17:00: Gauargi taldearen dantzaldia, Foruen plazan.
  • Ostean: Sorgin dantza Oñatz taldearekin, kalerik kale.
  • 20:00: Skapaie elektro-txaranga, Arrano tabernan hasita.
  • 21:00: Kantu-afaria, Jose de Azpiazu musika eskolako musikariekin.
  • Gau osoan: DJ Watxas eta DJ Bass&Dere.

MARTXOAK 23

  • 04:21: Korrika Oñatitik igaroko da.
  • 22:00: Malko taldearen kontzertua, gaztelekuan.

MARTXOAK 24

  • 08:00: Baionara autobusa, Enpresagintzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak