Martxoaren 20an eta 23an igaroko da Korrika Debagoienetik

Itziar Larrañaga Sarasola 2024ko urt. 11a, 12:00

23. Korrika Debagoienean. (Irudia: Goiena)

AEK-k gaur jakinarazi du martxoaren 14an Irundik abiatu eta 24an Baionan amaituko den 23. Korrikako ibilbidea zehatza. 2.700 kilometro izango ditu, eta bigarren astean pasatuko da Debagoienetik, martxoaren 20an eta 23an. Kilometroak erreserbatzeko aukera, berriz, otsailaren 1ean zabalduko da.

23. Korrikaren lekukoak Bergara eta Elgeta zeharkatuko ditu martxoaren 20an, eta egun batzuk geroago, martxoaren 23an, Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñati igaroko ditu.

Debagoieneko bederatzi herrietatik bi dira 23. Korrikak zeharkatuko ez dituenak: Aramaio eta Antzuola. 2017an igaro zen Korrika azkenekoz Antzuolatik, eta, 2019an Aramaiotik.

Jarraian ibilbideko kilometro bakoitzaren ordutegia, antolatzaileen aurreikuspenen arabera:

MARTXOAK 20, EGUAZTENA
Lekuko aldaketa Ordua
BERGARA  
Gi - 3750 KM - 1 06:37:30
Gi - 3750 KM – 2 06:44:00
Gi - 3750 KM – 3 06:50:30
Gi - 3750 KM – 4 06:57:00
Gi - 3750 KM – 5 07:03:30
Gi - 3750 KM – 6 07:10:00
Gi - 3750 KM – 7 07:16:30
Gi - 3750 KM – 8 07:23:00
Gi - 3750 KM – 9 07:29:30
Gi - 3750 KM – 10 – Liburutegia 07:36:00
KM – 11 – Ibargarai - biribilgunea 07:42:30
KM – 12 – Matxiategi kalea 07:49:00
KM – 13 – Amilaga kalea - biribilgunea 07:55:30
Gi - 2632 KM – 14 – Bolintxo 08:02:00
Gi - 2632 KM – 15 – Izal landetxerako bidea 08:08:30
Gi - 2632 KM – 16 – Ubera auzoa 08:15:00
Gi - 2632 KM – 17 – Ubera auzoa 08:21:30
Gi - 2632 KM – 18 – Ubera auzoa 08:28:00
ELGETA  
Gi - 2632 KM – 19 – Elgeta 08:34:30
KM – 20 –Aixolarako bidea , 1 08:41:00
KM – 21 –Aixolarako bidea, 2 08:47:30
   
MARTXOAK 23, ZAPATUA
Lekuko aldaketa Ordua
GATZAGA  
A – 627 KM 1 – Muga 02:04:55
Gi– 627 KM 2 – Gure Ametsa aurretik 02:11:25
Gi – 3310 KM 3 - Gatzagain 02:17:55
Gi – 3310 KM 4 – Ur depositua 02:24:25
Gi – 3310 KM 5 – Txiza-leku 02:30:55
ESKORIATZA  
Gi – 3310 KM 6 – Zarimutzerako bidegurutzean 02:37:25
Gi – 3310 KM 7 – auzunea ermita 02:43:55
Gi – 3310 KM 8 – Txalet errenkada 02:50:25
Gi – 3310 KM 9 – Sarrerako biribilgunea 02:56:55
Gi – 627 KM 10 – Udaletxeko biribilgunea 03:03:25
Gi – 627 KM 11 – Biribilgunea 03:09:55
ARETXABALETA  
KM – 12 - Araba ibilbidea 03:16:25
KM – 13 – Durana kalea 03:22:55
ARRASATE  
KM – 14 – Mugarri 03:29:25
KM – 15 – Boliñete aroztegia 03:35:55
KM – 16 – Alfontso VIII jakintsua 03:42:25
KM – 17 – Maalako biribilguna 03:48:55
KM – 18 – Gipuzkoa etorbidea- Ziorla 03:55:25
Gi – 627 KM 19 – Kataide sarrera 04:01:55
ELORREGI  
Gi – 627 KM 20 – Ekilore 04:08:25
Gi – 627 KM 21 – Biribilgunea 04:14:55
OÑATI  
Gi – 630 KM 22 – Argitu enpresa baino lehenxio 04:21:25
KM 23 – Zubillaga 04:27:55
KM 24 – Zubillaga 04:34:25
Gi – 630 KM 25 –Bikoitz jatetxean 04:40:55
Gi – 630 KM 26 – Ulma pacaging 04:47:25
KM 27 - Otadui zuhaiztia 04:53:55
KM 28 - kale barria – Goiena jatetxea 05:00:25
KM 29 – Olabarrena kalea 05:06:55
KM 30 – Olabarrieta auzoa 05:13:25
Gi- 2630 KM 31 – Udana hasiera 05:19:55
Gi- 2630 KM 32 – Udana 05:26:25
Gi- 2630 KM 33 – Udana 05:32:55
Gi- 2630 KM 34 – Udana 05:39:25

Bergara eta Elgeta

Martxoaren 20an, eguaztena, goizeko lehen orduan iritsiko da Korrika Elosura, 06:37an hartuko dute lekuko azkoitiarren eskutik eta ostean, 07:36 inguruan helduko da Bergarako liburutegi parera. Uberatik jarraituko du ibilbideak eta Elgetara helduko da 08:34 aldera. Handik Aixolarako bidea hartuko du. Aipatzekoa da, 2015ean heldu zela azkenekoz Korrika Elgetara, 19. edizioan hain justu ere.

Leintz bailara eta Oñati

Martxoaren 23an, zapatua, ordu txikietan zeharkatuko ditu Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñati. Legutio aldetik helduko da Leintz Gatzagako mugara 02:04ean. Eskoriatzarako bideari ekingo dio 02:30ean, eta Udaletxeko biribilgunera ordu erdi beranduago helduko dela aurreikusten da, 03:03an. Ostean, 03:16an sartuko da Aretxabaletan eta Mugarri paretik Arrasaterako bidea hartuko du 03:29ean. Maalako biribilgunera 03:48an helduko da eta Elorregira jarraituko du Korrikak. 04:14 Elorregitik Oñati aldera egingo du. 04:27 Zubillagan egongo da eta Kale Barrira 05:00etan. Handik Olabarrietara eta Udanan gora jarraituko du. 

Korrika aplikazioa

AEK-k azaldu duenez, Korrika aplikazioa da aurtengo berezitasunetako bat, "guztiz itxuraldatuta" datorrelako aurreko ediziotik. "Hainbat atal berri ditu; adibidez, Korrika laguntzaile txartela txertatuta dakar, eta aplikazioaren baitan eramateko aukera eskaintzen du, mugikorrean". Horrez gain, Korrika laguntzaileen artean astero egiten diren zozketak ere erakutsiko dira. Ibilbideari dagokionez, berriz, Korrika zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, eta furgoneten geolokalizazioari esker, korrikalariek Korrika aurreratuta edo atzeratuta datorren jakin ahal izango dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak