Jarduneko eta Bergarako Udaleko ordezkariekin batera, herriko dendari, tabernari eta Idazlagun bezala aritzeko prest agertu diren boluntarioak elkartu ziren atzo, Euskararen Egunean, Irizar jauregian, proiektuaren aurkezpenean.
Idazlaguna zer den eta ze helburu duen azaltzeko bideo bat eskaini zen eta, horrekin batera, beste bi bideo labur, gaiarekin zerikusia dutenak, umore puntuan.
Taldeak osatzen
Bultzagileek, hau da Jardunek eta Udaleko euskara zerbitzuak, batik bat, dendariendako eta boluntarioendako informazioa osatzen joango dira, biek ala biek behar dituzten premiei erantzuna emateko. Horretaz gain, era berean, boluntarioek ze preferentzia duten ere aintzat hartuko dute, leku, gremio eta abarren aldetik.
Bestalde, informazio hori izanda, taldeak osatuko dituztela aditzera eman dute bultzagileek, dendari eta boluntarioen arteko taldeak. Eta, horretaz gainera, "boluntarioen artean gremiokako taldeak antolatzea" ere aurreikusten dute. "Asmoa da otsail erdi aldera lanean hastea. Antolaketa lanok prest ditugunean beste batzar bat deituko dugu antolaketaren berri emateko" adierazi dute.
Amaitzeko, esan dute, oraindik ere aukera badagoela bai dendariei eta baita Idazlagunek ere izena emateko. Hemen egin daiteke.