Oraingoz, 127 merkatarik eta 75 idazlagunek eman dute izena, baina, ekimen bizia denez, atxikimendu gehiago onartuko dituzte. Otsailean abiaraziko dute ekimena, eta, herritarren laguntzaz gain, teknologia berriek ere lagunduko dute herriko merkataritzaren hizkuntza paisaia hobetzen.
Euskara zaporedun azoka
Eguaztenero bezala, Oxirondon baserritarren azoka egiten dela aprobetxatuz, Jardun euskara elkarteak Euskararen Egunarekin bat egiteko bi mural egin zituen. Lehenengoan, Euskaraz bizi nahi dut leloa irakur zitekeen eta gaztetxo nahiz gurasoek koloreztatu dute. Horrez gain, euskarazko hitz politena ere aukeratu zuten.
Nagusi eta gazteak batera
Txokolate-janarekin eta aurpegi margotzearekin hasi zuten festa Osintxun. Horren ostean, haur zein nagusiak liburutegian batu ziren, eta guztiek arreta handiz entzun zituzten Belen Azkarateren ipuinak.
120 orduko eguna
Angiozartarrek aste osoa eskaini diote Euskararen Egunari. Astelehenean ekin zioten aldarrikapen festa horri, eta egunero izan dute ekintzaren bat edo beste. Bada, 17:00etan auzotarrek aterako duten argazki eta txokolate-janarekin borobilduko dute euskarari eskaini dioten astea.