Hainbat ekintza Aramaioko San Martin eskolan Euskararen Eguna ospatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko abe. 4a, 10:09

Aramaioko San Martin eskola hainbat ekintza izan zituzten atzo, goiz eta arratsalde, Euskararen Eguna ospatzeko. Goizean Bazen behin Aramaixon liburuaren kontakizunak izan ziren protagonista kultura etxean. Arratsaldean Sonia Etxenausia aramaioarrak ipuin kontaketa saioa egin zuen eta amaitzeko, guraso elkartearen eskutik, txokolateaz gozatzeko aukera izan zuten. 

Bazen Behin Aramaixon liburuaren kontakizunetan helduek zein eskolako umeek hartu zuten parte: "Liburua Aramaioko pertsona nagusiei grabatutako kontakizunekin osatu da. Gure helburua izan da herriko tradizioa, ohiturak eta euskalkia gure ikasleei transmititzea eta eurak izatea hurrengo transmisoreak", adierazi dute eskolako arduradunek. 

Etxenausiaren saioa, "ederto"

Sonia Etxenausia aramaioarrak hiru saio egin zituen ipuinak kontatzen, herriko euskalkian: LHko 4., 5. eta 6. mailak lehenik; ondoren LHko 3., 2. eta 1. mailak; eta, bukatzeko, Haur Hezkuntzako taldeak: "Sonia ederto ibili da, umeak erraz erakarri ditu eta denak adi-adi egon dira ipuinei, kantei, esamoldeei, esaera zaharrei... aditzen. Zoragarri!". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak