Sua eskuz esku, euskara ahoz aho

Irati Goitia 2014ko abe. 4a, 08:48

Arrasateko euskalgintzak antolatuta, Zu ta gar izeneko ekitaldia egin zuten atzo iluntzean Biteri plazan, Euskararen Egunaren harira. Lagun dezente elkartu ziren euskarak 365 egun dituela aldarrikatzeko. Sinbolismoz betetako ekintza izan zen: elkarri sua pasa zioten. Amaieran, Mariasun Pagoagak Urko Aristik idatzitako testua irakurri zuen. 

Gaur emango diote amaiera Euskararen Egunaren harira antolatutako egitarauari, AEDk ekoitzitako Erdaldun berrien kluba antzezlanarekin. Kulturaten izango da, 19:00etan.

Bestalde, erronka bat ere jarri zuten martxan. Arrasatearrak 365 auto-argazki ateratzera desafiatu zituzten. Oraindik ez dute lortu. Hala, herritarrak animatu nahi dituzte euren argazkiak egitera. Abenduaren 8ra arteko epea izango da horretarako. 365egunArrasaten traola erabilita igo daitezke irudiak edo AEDra bidali.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak