Ekintzen artean, lehiaketa hauen sariak banatu dira: 10 esaera eguneratu eta originalen egin duena Ali Zulfiqar izan da; Esaera originalenaren saria Aitor Monterok jaso du eta esaera guztiak egin dituztenen arteko zozketako saria Edurne Badillo eta Elena Fernandezek jaso dute. Sarituek, Bergarako dendetan erabili ahal izango duten 40€, 30€ eta 20€ko balioa duten txartelak jaso dituzte hurrenez hurren.
Zorionak irabazleei eta pasa gaitezen egunero euskararen zubitik!