Lehenego adin bakoitzak bere gunean egin ditu ekintza desberdinak, baina 11:30ean Almeneko DBHko ikasleak Basabeazpiko haur hezkuntzakoekin elkartu eta, trikiti soinuaren laguntzaz, jai giroan Herriko Plazara gerturatu dira, bertan manifestua irakurri dute, bertsoak abestu eta familia argazkia atera dute. Gero nagusiek berriz ere txikitxoei Basabeazpi ikastolara lagundu diete goizeko jaiari bukaera emanez.